EPISODE · Nov 15, 2021 · 10 MIN
Angel Erro eta zer diren Arkadiak eta Harkadiak
from Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea
Arkadia, hatxe gabe, Greziako lurralde bat da, mendebaldeko kulturak leku idiliko batekin lotu duena. Arkadia zoriontsua. "Et in Arcadia ego" da XVII. mendeko pintore frantziar baten margo baten izenburua, non azaltzen den artzain batzuen hilobia, eta hilarrian esaldi hori idatzita. "Eta Arkadian ni". Batzuek uste dute esaldi horrek adierazten duela heriotzaren nagusitza bizi guztiaren gainetik, Arkadia zoriontsuan bizi izan ziren guztiak hilik daudela orain. Denboraren igaroa, eta abar. Eta harkadia, hatxez, euskaraz da harritza, harria edo arroka dagoen tokia. Josu Goikok Astelehen poetikoak podcastean azaldu nahi izan digu, "Eta harkadian ni" liburua argitara eman zuela orain hogei urte Angel Errok, artean 24 urte zituen Burlatako idazle gazteak baina "liburu zoragarria, fina, kultua eta bikain idatzia" da Goikoren iritzirako. Anjel Errok Grezia eta Erroma zaharretako literatura klasikoak hartzen ditu eredutzat bere poemak, "ehun eta bat epigramak" (ziri-bertso laburrak) eta "eglogak" (artzain poemak edo elkarrizketak), idazteko. Handik aukeratu ditu podcasterako irakurgaiak.
NOW PLAYING
Angel Erro eta zer diren Arkadiak eta Harkadiak
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
May 14, 2026 ·58m
May 4, 2026 ·57m
Apr 30, 2026 ·93m
Apr 27, 2026 ·57m
Apr 20, 2026 ·56m
Apr 16, 2026 ·84m