EPISODE · Oct 26, 2024 · 4 MIN
Arren
from SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak) · host ZuZeu Podcast
-Arren- Entzun, arren, kementsu izan zaitez orain, hemendik urrun joan beharra bait daukat. Entzun arren, haizeak dakarren deia, nire indarra han behar dute eta. Lurralde ezezagunetan eguna hiltzen ari da eta zuhaitzetan mila begi zelatan dira odol egarriz. Erortzen baldin banaiz baso ilun honen barnean, erortzen baldin banaiz gaua den bitartean nire oinek utzitako aztarnak jarrai itzazu, erortzen baldin banaiz. Lagun arrotzen artean eguna argitzen ari da eta bapatean, ene inguruan, infernua hedatu da. Erortzen baldin banaiz etsaien gorpuen artean, erortzen baldin banaiz garaipenaren atean, nik hemen utzitako borroka jarrai ezazu, erortzen baldin banaiz. Erortzen baldin banaiz osto lehorren artean, erortzen baldin banaiz zugana itzuli beharrean malko gabeko lur batetan zain izango nauzu, erortzen baldin banaiz...
Embed this episode
Ready to play
Arren
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.