EPISODE · Jun 10, 2026
Aurrelari gernikarrak bost hilabete emon dauz ukondoan izandako ebakuntzaz errekuperatzeko
from Jokoan · host Ramon Basaldua
Xabi Barandika zuriz jantziko da barriro be, bost hilabeteko errekuperazino prozesua atzean itxi ostean. Aurrelari gernikarrari ebakuntzea egin behar izan eutsoen ukondoan, bertan jasotako pelotakada batek eragindako kalteak osatzeko. Barandikagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean eta esan deusku irrikaz dagoala barriro jokatzen hasteko, oso gogorra izan dan errekuperazino prozesua gainditu ostean. Barandikak Jon Zabalagaz batera jokatuko dau Mungiako torneoan. Lehenengo partidua eguena honetan jokatuko dabe Goixerri eta Lekerikak osatutako bikotearen aurka. Domekan beste partidu bati aurre egingo deutso. Jon Ibarluzea atzelari dauela, Aritz Erkiaga eta Atainen aurka jokatuko dau Markinako unibersidadean.
Embed this episode
NOW PLAYING
Aurrelari gernikarrak bost hilabete emon dauz ukondoan izandako ebakuntzaz errekuperatzeko
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.