Skip to content
Berlin IV episode artwork

EPISODE · May 23, 2013 · 4 MIN

Berlin IV

from Podcast Obabako Testiguak

Ez errurik bota eguraldiari zure inspirazioa eskasiagatik, zu zeu zarenean errudun bakarra. Udaberria ez da zure antzutasun literarioaren kausa. Ez aitzakia gisa negar eguzkiak berotzen duela eta ideiak lurrundu zaizkizula. Kalera nahi duzula egin jauzi, banillazko izozkia ahoan urtzearekin bat hostoen jaiotza zure begiz gozatu, gainontzeko hiritarrek bezala, flexoaren argitan idazmakinaren teklak sakatzen ari ordez. Neguan errazagoa dela papera hitzez betezea diozu. Kolore apurren bat emateko elur zuriari eta zuhaitzen hezurdurek behelaino grisean margotzen dituzten silueta beltzei. Koloregabetasun horri aurre egiteko diozu idazten duzula, eta arrazoi izango duzu agian; baina udaberriari gorazarre eginez ere izkiari zenitzake berba xalo batzuk. Funts-mamirik gabekoak direla diozu ordea. Ele errugabeak orriratu baino karrikara maiteago jaitsiko zarela. Eta zu zeu izan errugabe, banillazko izozkia eskuan, loreei begira. Berehala ohartu zara baina, udaberriak ez dituela gaitz guztiak sendatzen. Lorautsari diozun alergia esaterako. Neguan etzenuen doministikurik egiten, eta orain izozki bolatxoa airean aterako duten haize boladak eragiten dituzu. Hori ez dela arazo larria. Edozeinek egin dezakeela aurrera polenari alergia izanda ere. Inor ez duela loretxo baten haziak hilko. Asko jota ere doministikuaren erruz banillazko izozkia jausiko dela lurrera. Ez al zinen baina gozoki horren bila irten kalera? Baietz diozu, izozki bila egin duzula pausoa karrikaruntz, baina baita aire umelaren usaina gozatzeko ere. Ez al dituzu ordea sudurzuloak itxita lorautsak eraginda? Idazmahaira itzultzea duzu onena, eta zure barneko neguan arakatzea, ea han baden papera zikintzea merezi duen konturik. Kanpoan eguzkiak dirdir egin arren zure baitan iluna baita oraindik Maiatza; kolore biziko soinekoek estaltzen badizute ere azala. Baina ezetz diozu, ez duzula sinesten poeta zorigaiztokoen mitoan; eta barrenak argi behar duela, kanpoan ilun den bitartean, xentimorik balio duten berbak plazaratzeko. Eta aurkakoa dela orain egoera, kanpoan argia nagusi eta barnean ilun. Ez iezaiozu errua eguraldiari bota zure inspirazio eskasiagatik, zure barnean dago arazoa. Eta kanpoan ere bai, esaten didazu. Barrenaren eta kanpoaren arteko harreman gatazkatsuan zehazki, borobiltzen. Baina hainbestekoa al da barrenaren eta kanpoaren artean dagoen aldea? Banillazko izozkiak ere gure erraietan hartzen du azken batean atseden. Eta ekiaren epelak, txorien kantuak, loreen perfumeak. Egunen batean horiek guztiek argituko dizute iluna, ordurako baina negua izango da ostera ere hor kanpoan.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published May 23, 2013

Embed this episode

Ready to play

Berlin IV

0:00 4:19

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Podcast Obabako Testiguak?

This episode is 4 minutes long.

When was this Podcast Obabako Testiguak episode published?

This episode was published on May 23, 2013.

Can I download this Podcast Obabako Testiguak episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!