Skip to content
Bertsolaritza gaur (B2) episode artwork

EPISODE · Feb 8, 2023 · 9 MIN

Bertsolaritza gaur (B2)

from Euskara B1 · host Antoni de la Torre

BERTSOLARITZA GAUR [Deskarga daitekeen podcastaren testu elebiduna] Kaixo, ikaskide eta entzuleok! Ongi etorri euskara klaseko podcast berri honetara. Bertsolaritzaren historia hurbilean eta inprobisazioaren teknikan oinarrituko dugu gaia. Gainera, azken bertsolari txapeldunaz hitz egingo dugu: Maialen Lujanbio du izena. Etxepare Institutua, Bertsozaile Elkartea eta Euskal Kultur Erakundea dira gure iturriak podcast hau prestatzeko. Bertso audioak eta elkarrizketak YouTubetik eta EITBtik datoz. Fliki aplikazioak zati batzuk irakurriko ditu automatikoki Ainhoaren ahotsaren bitartez. Beraz, gaurko podcast-a denoi gustatzea espero dut. Goazen aurrera!!! Bertsolariak mundua asmatzen, eta inprobisatuz kantatzen du. Bertsolaritza bertsoak asmatzeko artea da eta, aldi berean, bertsoaren inguruan sortutako mugimendu soziala. Bertsoa ez da bertso-lerroa bakarrik, bertsoa ahapaldi edo estrofa osoa ere bada. Bat-bateko bertsolaritza gaur egun errealitate indartsua eta gizartean ospe handikoa da Euskal Herrian. Bertsolari Txapelketa Nazionalaren finala, lau urtean behin egiten dena eta hamabost mila lagunek ordu luzez liluratuta entzuten dutena, bizitasunaren froga da. Helburua ez da literatur kalitate handiko testuak inprobisatzea, publikoa hunkitzea, emozionatzea baizik. Bertsolariak, beraz, emozioen egileak dira. Bertsolariek poesia, txantxa eta gaurkotasuna batzen dituzte. Bertsolariek elkar zirikatzen dute eta melodia zehatz batean oinarritzen dira, gai jartzaileak proposatutako gaia kontuan hartuz, inprobisatu eta a capella kantatzen dute. Bertsolarien emanaldia esparru itxi batean egin daiteke, handia edo txikia izan, berdin antzoki batean, frontoi batean edo jatetxe bateko mahaiaren inguruan, baina baita aire zabalean, plaza bateko kioskoan eta balkoitik balkoira ere. Amuriza izan zen euskara batuan kantatu zuen lehena, eta entzuleen emozioetara zuzendu zena. Zer da bertso bat? Xabier Amurizak bertsolaritzaren definizioa laburbiltzen du ahapaldi honetan: Neurriz eta errimaz / kantatzea hitza / horra hor zer kirol mota / den bertsolaritza. Orduan, zein da oinarrizko teknika? Bat-bateko bertso bat sortzeko prozesuak arau zorrotzak errespetatzea eskatzen du errimari, metrikari eta melodiari dagokienez, eta, aldi berean, ezarritako gaia garatzen da. Paradoxikoki, inprobisatzea oso ekintza planifikatua da bertsolariarentzat. Antzeko egoerak bizi izan ditu. Bat-bateko bertsolaritzaren legeetara makurtzen ikasi du (tonadak, errima, metrika...), eta, ondorioz, murrizketak libreki inprobisatzeko lagungarriak dira. Bertsolaria dena xurgatzen ohitu da, hau da, denetarik jaso du koplariak, eta buruan gorde du, behar den unean erabili ahal izateko. Eta zein da bertsolariaren sortzeko estrategia? Inposatutako gaia entzutean, inprobisatzailearen burua jardunean jartzen da eta, lehenik eta behin, bertsoaren amaierari buruz hausnartzen du. Sortu duen bertsoari gorputza eta indarra erabat emango dion azken errima kantatzean datza. Alderantzizko eraikuntza hori ahozko arte horren berezitasuna da.Honako hauek dira bertso bat eraikitzeko funtsezko elementu teknikoak: abesten, neurtzen eta errimak egiten jakitea, eta, aldi berean, edukia lantzea. Kanpotik ikusita, bertsolaritza menderatzeak urteetako entrenamendua behar du. [Bertsolaria entzuten da] Zer gertatu da azken berrogei urteetan bertsolaritzan? Amurizarekin batera, bertsolari talde berri batek hartu zituen plazak. Garai hartakoak dira Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Euskitze, Jon Sarasua eta Andoni Egaña, besteak beste. Bertsolari bakar batek ere ez du Egañak adina txapel jantzi. Bertsolaritza ulertzeko modua aldatu zuen: sinbolikoki, tabernatik agertokira pasatu zen. Baliabideak eta inprobisazio-estrategiak planifikatzen hasi ziren. Ondorengo belaunaldietan, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus nabarmendu dira gehien. Horiekin batera, bertsolarien zerrenda etengabe hazi da. Ez da kasualitatea bertsolarien kalitateak gora egitea. Hau da Bertso Eskoletan eta irakaskuntza arautuan egiten den lan nekaezinaren emaitza. Bertsozale Elkartearen lan handiak ahalbidetu du. Orain Maialen Lujanbio ezagutuko dugu, Bertsolari Txapelketa Nagusia hiru aldiz irabazi duen bertsolari aparta. Lujanbiok berrogeita sei urte ditu. Hamaika urterekin hasi zen Hernaniko ikastolako bertso-eskolan. Han hasi zen nabarmentzen. Geroago eman zuen izena Gipuzkoako eskolarteko txapelketan, eta finalera iritsi zen. Abesti askoren hitzak sortu ditu. Duela bi hilabete bertsolaritzaren saririk handiena irabazi zuen Iruñean. [Maialenen Saria entzuten da] Bertsolarien ahalegin mentala eta fisikoa izugarria da, batez ere hain lehiaketa luzean. Maialdek saria irabazi ondoren nola sentitzen den eta etorkizunean zer proiektu izango dituen kontatzen digu. [Maialenekin Elkarrizketa entzuten da] Maialenek bide luzea du oraindik lehiaketetan. Ziur nago berriro entzungo dugula.Beno, Erreportaje honen ondoren, bertsolaritzak etorkizun bikaina duela iruditzen zait. Jende gaztearengan ere errotu da, eta hori izango da bere iraupenaren arrakasta. Tira. Bagoaz. Berriro kanal honetan aurkituko zaituztet. Laster arte!

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Feb 8, 2023

Embed this episode

Ready to play

Bertsolaritza gaur (B2)

0:00 9:03

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Le français avec Fluidité Fabien Sausset 🎙️ Bienvenue dans le podcast Fluidité !Bonjour, je suis Fabien, professeur de français. Ce podcast est conçu spécialement pour les étudiants de niveau intermédiaire (A2+, B1, B2) qui veulent passer au niveau supérieur.Ici, pas de règles de grammaire ennuyeuses. Tu vas améliorer ta compréhension orale et apprendre le français naturellement, en écoutant du contenu intéressant et en français courant.Découvre un vocabulaire riche et varié à travers des sujets passionnants :🏛️ Culture, art, histoire et géographie française✈️ Tourisme et découverte des régions🥖 Vie quotidienne en France et anecdotes personnelles🧠 Mes meilleures astuces pour apprendre les langues étrangères🚀 Tu as du mal à tout comprendre ? Voici de l'aide :Transcription gratuite : Écoute l'épisode en lisant le texte en français sur mon site ➡️ https://francaisavecfluidite.com/mon-podcast/Sous-titres multilingues : Active les sous-titres (FR / EN / ESP / PT / AR / DE / RU) sur ma chaîne YouTube ➡️ https://www.youtub Deutsch mit Schmidt | Advanced German Language Learning Podcast ( B1 / B2 / C1 / C2 ) Sascha Schmidt "Deutsch mit Schmidt" ist ein Podcast, der sich an fortgeschrittene Deutschlerner auf den GER-Stufen B1, B2, C1 und C2 richtet. Hierbei geht es hauptsächlich um den Aufbau und die Erweiterung des deutschen Wortschatzes: In jeder Folge werden zwei neue Wörter präsentiert, die mit jeweils vier aussagekräftigen Beispielsätzen erklärt werden.Vollständige Transkripte und Vokabellisten, exklusive Arbeitsblätter und Übersichten findet ihr auf: --> patreon.com/deutschmitschmidt Hier findet ihr weitere Informationen zu meinem Podcast und zu meinen Taschenbüchern: --> https://www.deutschmitschmidt.de In meiner kostenlosen Telegram-Gruppe gibt es außerdem zu jeder Folge ein Quiz, in dem man sein Wissen über die neuen Wörter testen kann: --> t.me/deutschmitschmidt Learn Russian with Max | Comprehensible Russian Podcast Russian With Max Учите живой русский, слушая понятный и познавательный подкаст. Slow and Comprehensible Russian Podcast for A2–B1+ learners who want to upgrade listening, vocabulary and confidence. Each episode: • Slow, clear narration + explanations • Real-life topics (culture, travel, daily life) • PDF transcript, vocabulary list + more for active deep practice. I’m Max – certified RKI teacher & YouTuber (400+ videos). Join 35 000+ listeners mastering Russian on the go and start understanding real TV shows, movies and conversations. 📝 Transcripts & extras → https://www.russianwithmax.com/mem Polski Daily Stories & Talks Paulina Lipiec Would you like to learn Polish by listening to interesting stories on a walk, in the car, doing your daily chores? This podcast is for everyone who is looking for an easy and super pleasant way to improve Polish skills, so if you want to immerse yourself in Polish - give it a go! The stories are for A1-B1 levels and they have transcripts and exercises. Download them from https://www.polskidaily.eu/polish-podcasts

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Euskara B1?

This episode is 9 minutes long.

When was this Euskara B1 episode published?

This episode was published on February 8, 2023.

Can I download this Euskara B1 episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!