EPISODE · Mar 6, 2022 · 10 MIN
Castillo Suarez: ''Urtebetetze festa''
from Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea
Poema liburu bat zabaltzen duzunean zer aurkituko duzun ez dakizu. Izan daiteke zeure burua ikusteko ispilu bat; izan daiteke beste baten bizitzan zeure burua murgiltzeko putzu bat; jostailu bat izan daiteke, atseginerako edo kontsolamendurako tresna bat, eta izan daiteke horien guztien batura bat. Horixe izan daiteke ,gutxi-asko, Castillo Suarezen "Urtebetetze festa" (Elkar, 2012) izeneko poema liburua eta beroni eskaini dio Josu Goikok, Astelehen poetikoak podcastaren atala. Ibilbide luzeko poeta da Suarez, poeta purua, Josuren iritzirako "poesiaren mugen barruan soilik idatzi duen idazlea". Hala ere, poesiak ematen duen askatasun formala baliatuz, liburu honetan ia ez dago bertso lerrorik. Eta badago narratzaile baten ahotsa ere. Poema bakoitza istorio garratz bat da. Galeraz ari da, haurtzaroko galeretaz, baina batez ere maitasunak eta desirak dakartzaten galeretaz. Liburu umezurtza aipatu du Josuk. "Errepideak", "Zu maitatzeko giroa dago", eta "Ez da beharrezkoa idaztea" ahots goran irakurri dizkigun hiru poemen izen buruak.
NOW PLAYING
Castillo Suarez: ''Urtebetetze festa''
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
May 14, 2026 ·58m
May 4, 2026 ·57m
Apr 30, 2026 ·93m
Apr 27, 2026 ·57m
Apr 20, 2026 ·56m
Apr 16, 2026 ·84m