Edo ez da izango | Ekainak 14: Suitzara datorren greba feminista episode artwork

EPISODE · Jun 4, 2019 · 1H 2M

Edo ez da izango | Ekainak 14: Suitzara datorren greba feminista

from O no será

Gaurko irratsaioan Suitzara egin dugu bidaia. Pasa den maiatzaren 18an Zuricheko Lora irratiak jardunaldi batzuk antolatu zituen hango Rote Fabriken, “Hierarkiarik gabe lan egin” izenpean. Bertan Hala Bediko bi kide egoteko aukera izan genuen, autogestioaren inguruan jarduteko. Modu horretan, Zurichera heldu ginen momentu garrantzitsu batean. Alde batetik, ekainaren 14ean Suitzan egingo den greba feministaren prestaketa lanak ezagutu genituelako eta bestetik, Audientzia Nazionalak Nekane Txapartegi, euskal militantea eta Lora irratiko kidea deklaratzera deitu zuelako berriro. Beraz, irratsaio honetan Lora irratiko kidea den Anoukekin hitz egin dugu irratiaz, antolatu zituzten topaketen inguruan eta grebaren jarraipenaz. Bestalde, Greba feministaren kolektibokoa den Patriziarekin hitz egin dugu honen antolakuntzaz eta Nekane Txapartegirekin dagoen elkartasunaz. Azkenik, Greba feminista antolakuntzan dagoen kolektibo bat ezagutzeko aukera izan dugu, F.I.S.T. Baina irratsaioan denbora izan ez dugunez, kolektiboaren berri ematen dizuegu hemendik, haiek azaltzen duten bezala:     F.I.S.T Feminista, internazionalista eta elkartasuna. “Jatorri eta errealitate desberdinetako emakumeen* elkargune bat gara, desira amankomun batek batzen gaituelarik: menpean hartzen gaituzten estruktura heteropatriarkal, koloniak-arrazista eta kapitalistengandik aske bizitzeak! Horretarako, gure bizipen partikularrak elkarbanatu eta bizi ditugun diskriminazio desberdinei erantzun kolektibo bat emateko, espazio bat sortu dugu. Mugimendu feminista internazionalistaren parte gara. Idatzi ahal zaie honetara: fist@immerda.ch The post Edo ez da izango | Ekainak 14: Suitzara datorren greba feminista appeared first on Halabedi.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jun 4, 2019

Embed this episode

NOW PLAYING

Edo ez da izango | Ekainak 14: Suitzara datorren greba feminista

0:00 1:02:42

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of O no será?

This episode is 1 hour and 2 minutes long.

When was this O no será episode published?

This episode was published on June 4, 2019.

Can I download this O no será episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!