EPISODE · Sep 1, 2021 · 4 MIN
Egañaren belaunaldia I - Andoni Egaña
from Egañaren belaunaldia · host Bertsolari Aldizkaria
Andoni Egañaren pasadizoak eta gogoetak
Embed this episode
What this episode covers
Zazpi aldiz izan zen finalista Txapelketa Nagusian eta lau txapel jantzi zituen segidan, 1993an lehena eta 2005ean laugarrena, eta 80ko hamarkadatik aurrera bertsolaritzaren norabidea markatu zuen. Bertsolari modernoaren teorikoetako bat izan da, baina Egañaren teoriak oso loturik joan dira beti bere eguneroko praktikari eta egiten zituen berrikuntzei. Bertsoaren sorkuntzaren barne prozesuak ondoen aztertu dituen bertsolaria izango da. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta hiriburuko Udalean egin zuen lan aldi batez, 1990ean lana utzi eta profesionalki bertsolaritzara dedikatzea erabaki zuen arte. Bertsoaz gainera literatura eta gidoigintza landu ditu, eta egunkari zenbaitetan zutabegile izan da eta da. Bertsoa artearen beste hainbat adarrekin uztartzeko esperimentu askotan hartu du parte. 1961eko urriaren 2an jaio zen Zarautzen eta 81eko irailean Itziarren, Salegi jatetxean, eztei-bazkari batean egin zuen debuta. Argitaratu dituen lanen artean nabarmentzekoak dira Jon Sarasua eta Joxerra Garziarekin batean osatutako Bat-bateko bertsolaritza, Sarasuarekin batean atera zuen Zozoak beleari, eta literaturaren arloko Pausoa noiz luzatu eleberria. Bertsoaren erregistro guztiak menderatzen ditu, terreno guztietan nabarmentzen da.
NOW PLAYING
Egañaren belaunaldia I - Andoni Egaña
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.