EPISODE · Sep 8, 2021 · 5 MIN
Egañaren belaunaldia II - Sebastian Lizaso
from Egañaren belaunaldia · host Bertsolari Aldizkaria
Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Sebastian Lizaso.
Embed this episode
What this episode covers
Sebastian Lizasok datu, data, leku-izen eta pertsonak izen-abizenez gogoratzeko duen gaitasuna beldurtzekoa da. Gure asmoa zein zen eta Egañaren belaunaldia definitzeko orduan genituen zalantzak aipatu genizkionean, berak irizpide kronologikoari heldu zion, eta taldeko bakoitza zein urte eta egunetan jaio zen kontatzen hasi zitzaigun erreskadan. Bere palmaresa ere ikusgarria da. Hogeita lau urterekin iritsi zen Euskal Herriko finalera eta, geroztik, beste lau alditan izan zen finalista; horietako bitan txapeldunorde, eta 86an, txapeldun. Andoni Egañarekin batean egindako saioen kalkulua egiten hasten da eta zifra izugarriak ateratzen zaizkio. Umetan, etxeko tabernan ezagutu zituen garaiko bertsolari mitikoak. Mutikoa zela hasi zen jendaurrean aitak jarritakoak kantatzen, eta oso gazterik beretik botatzen. Bi seme ditu, Jon gazteena eta Beñat zaharrena, bertsolaria hau ere. Auto saltzaile eta Euskaldunon Egunkaria-n komertzial ibili zen. Zaharren zentroetarako material enpresa bateko ordezkari dabil azken urteotan. Bertso saioetan ez ezik telebistako Herri Txiki Infernu Handi saioan ikusiko dute askok. Azpeitiko Elosiagatik gora Urraki gainera iristeko zorian dagoen Mauri Berri izeneko baserri zaharberritu eder batean bizi da bertako alabarekin, Amaiarekin.
NOW PLAYING
Egañaren belaunaldia II - Sebastian Lizaso
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.