EPISODE · Sep 15, 2021 · 7 MIN
Egañaren belaunaldia III - Jon Sarasua
from Egañaren belaunaldia · host Bertsolari Aldizkaria
Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Jon Sarasua
Embed this episode
What this episode covers
Bertsolaritzak 80ko hamarkadan hartu zuen norabide berriaren eragile nagusienetakoa izan zen Jon Sarasua. Bertsolari berezia bezain goiztiarra, 1966ko apirilaren 13an jaio zen Aretxabaletan, Eskoriatzako Almen ikastolako bertso eskolan hasi zen ikasten eta bitan irabazi zuen Eskolarteko Txapelketa, 81ean eta 84an. Euskal Herrikoan finalista izan zen 19 urterekin. Kazetaritza eta Soziologia ikasketak egin zituen, eta Bertsozale Elkarteko Komunikazio arduradun izan zen. Joxerra Garzia eta Andoni Egañarekin batean idatzi zuen Bat-bateko bertsolaritza lan mardulaz gainera, saiakera literario gisako bat utzi zigun Egañarekin batean egin zuen Zozoak beleari izeneko gutun-trukearekin. 1991ko Gipuzkoako finalean txapela janzteko zorian zela egin zuen tongoak mito bilakatu zuen. Bertsolaritzaz gogoeta etengabea egin zuen bertsolaria izan zen eta da, baina alor gehiagotara eraman zuen azterketarako grina hori eta, esate baterako, euskaltasunaren norabideaz Hiztunpolisa izeneko lana argitaratu zuen 2013an. Bere soslai bat osatzeko liburu aproposa da Joxerra Garziak elkarrizketa formatuan egin zion Bertso-ispiluan barrenaizenekoa. Garabideren proiektuetan ibili da buru-belarri urteetan. Bere lan akademikoaren berri ematen duten izenburuak ere ez dira gutxi eta, gaur, Pentsamenduaren Historia erakusten du Mondragon Unibertsitatean.
NOW PLAYING
Egañaren belaunaldia III - Jon Sarasua
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.