Egañaren belaunaldia IX -Jokin Sorozabal episode artwork

EPISODE · Oct 27, 2021 · 7 MIN

Egañaren belaunaldia IX -Jokin Sorozabal

from Egañaren belaunaldia · host Bertsolari Aldizkaria

Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Jokin Sorozabal.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Oct 27, 2021

Embed this episode

1995ean finalista izan zen Gipuzkoako Txapelketan. Xenpelar, Lizardi, Artxanberri eta Patxi Errota sariak irabaziak ditu. Elektrikaria da, Krafft enpresan egiten du lan mantenuan. Andoainen jaio zen 67an eta Orexan bizi da, Altziturrieta baserrian. Miren Jone emaztea mendi ingeniaria da eta Gipuzkoako Baso Elkartean egiten du lan. Alaba zaharrena, Maialen, albaitaritza ikasten ari da Bartzelonan; Aiora batxilergoan dago eta Garazi, DBH3n. Etxea, jatorriz, XVI. mendekoa da, eta handik Aralarren mendi lerroa ikusten da urrunean. Eta gertuago, herriko kaskoan, Orixeren jaiotetxearen teilatua suma daiteke. Buruari bueltak eman eta pentsamenduak lotuz hitz egitea gustuko duen pertsona da Jokin, eta bere jardunari jarraitu genion. “Bada egun klabe bat nik jendaurrean lehen saioa egin nuena, Zaldibiako bertsolari gazteen 85eko Artxanberri saria. Andoaindik bi joan ginen, herrian biltzen ginenak, baina herritik kanpo inork ezagutzen ez gintuenak. Ni ez naiz kale-kalekoa, eta ezta baserritarra ere, auzo bateko kale etxe batekoa baizik. Gure amak eta osaba batek egin zuten baserriaren ondoan etxe bat, eta han hazia naiz ni, baserritarren artean; euskal girokoa, beraz, erabat. Bertso eskolen sorreraren garaiak ziren haiek. Mikel Mendizabal Ikastolen Elkartetik etorri zen La Sallera irakasleren bat animatzera. Eta Anatxen osaba batekin, Otaño bertsolariarekin, hasi ginen herrian biltzen. Eta handik urtebetera Artxanberrira aurkezteko adorea izan genuen, 18 urterekin. Inori esan gabe, etxean ezer esan gabe, joan ginen. Lau urte geroago irabazi nuen sari hori. Egon naiz pentsatzen Zaldibian debutatu nuen egun horretan, gero Egañaren bueltan ibili ginen bederatzi bertsolariak han geundela. Euzkitze, Sarasua eta Loidisaletxe han ziren nirekin batean. Murua gai-jartzaile zen, Egaña eta Mikel Mendizabal epaile, Sebastian eta Millan badakit entzuleen artean zirela, eta Peña ere han izango zen. Bertsolari gazteen figurak sekulako ikusmina sortzen zuen. Gu ginen bertso eskoletatik ateratako lehen belaunaldia”.

Distinct summary based on available episode metadata or transcript content.

NOW PLAYING

Egañaren belaunaldia IX -Jokin Sorozabal

0:00 7:38

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Egañaren belaunaldia?

This episode is 7 minutes long.

When was this Egañaren belaunaldia episode published?

This episode was published on October 27, 2021.

Can I download this Egañaren belaunaldia episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!