EPISODE · Sep 29, 2021 · 7 MIN
Egañaren belaunaldia V - Xabier Euzkitze
from Egañaren belaunaldia · host Bertsolari Aldizkaria
Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Xabier Euzkitze.
Embed this episode
What this episode covers
Gaur askok telebistako pilota emanaldietatik ezagutzen badute ere, Xabier Perez Euzkitzek ibilbide distiratsua egin zuen bertsolaritzan. 1966ko ekainaren 9an Azpeitian jaio zen, baina harreman estua izan du amaren herriarekin, Azkoitiarekin, eta bere goitizena ere, Euzkitze, amaren jatorriko baserritik hartu zuen. Gaztetxoa zela pilotan txapelketa bat baino gehiago irabazitakoa, bertsotan ere garaitsu horretan hasi zen, eta bitan jantzi zuen Eskolarteko txapela. Txapelketa Nagusian hirugarren gelditu zen 89an, eta bigarren 93an, baina 32 urterekin esan zion agur plazako jardunari. Hemezortzi urterekin hasi zen esatari lanetan Euskadi Irratian, eta lau urte geroago eman zuen telebistarako jauzia. Hizkuntzaren beraren lanketa ez ezik, bertsoaren formarena muturreraino eramaten dakien bertsolaria da. Prentsan ere kolaboratzen du. Noticias de Gipuzkoa sortu zenetik zutabe bat idazten du igandero egunkari horretan eta zutabe hori Noticias taldeko beste egunkariek ere argitaratzen dute. Zarautzen bizi da. Seme zaharrenak ere, Anerrek, egiten du bertsotan eta behin edo bestetan kantatu izan dute elkarrekin. Ikasturte berria Gasteizen hasi du Euskal eta Ingeles filologiak egiteko asmoa baitu. Euzkitzek eta Txusek aurrera atera duten familia berezi samarra da; beste bi seme-alaba ere badituzte: Garazi, adoptatua, eta Jon, harreran hartua.
NOW PLAYING
Egañaren belaunaldia V - Xabier Euzkitze
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.