EPISODE · Oct 6, 2021 · 7 MIN
Egañaren belaunaldia VI - Iñaki Murua
from Egañaren belaunaldia · host Bertsolari Aldizkaria
Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Iñaki Murua.
Embed this episode
What this episode covers
Bitan izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalista, baina bertsozale gehienek Elkarteko lehendakari gisa gogoratuko dute, Imanol Lazkanoren ondotik hamahiru urte eman baitzituen kargu horretan, 2005etik 2018ra. Industria maisutzan lizentziaduna, Ordiziako Goierriko lanbide-heziketan irakasle egin zuen lan, erretiroa hartu arte. Gabirian jaio zen 1956an eta bertan bizi da, herri osoaren ikusmira duen etxe batean, Blanca emaztearekin. Semea eta alaba ere, Jokin eta Leire, ez dituzte urruti, plazaren kontra baitituzte bizitokiak. Urtzi izeneko Collie batek zaintzen ditu lorategia eta oiloak. Mixel Aire Xalbadorren artaldea zaintzen duen ardi-txakurraren kumea da. Parkinsonarekin dabil Iñaki azken urteotan, baina berriki Iruñeko Klinika Unibertsitarioan Haifu izeneko tratamendu berri bat egin diote eta hobekuntza nabarmena izan du. “Ni beti izan nauk suerte onekoa”, dio bere ohiko baikortasunaren erakusle. Goierriko taldekoen bilera egiten jarraitzen dute, astean behin, Ordizian. Afari legea egin eta bertsotan egiten dute. Eusebio Igartzabal, Mikel Mendizabal (Iraola eta Goiburu ere joaten ziren) Telleria eta Iñaki bera biltzen dira. Tarteka Altzo Txiki, Munduate eta Iker Zubeldia bera ere agertu ohi dira. Ahozko kontakizunak borobiltzen maisua da.
NOW PLAYING
Egañaren belaunaldia VI - Iñaki Murua
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.