Egañaren belaunaldia VIII - Millan Telleria episode artwork

EPISODE · Oct 20, 2021 · 12 MIN

Egañaren belaunaldia VIII - Millan Telleria

from Egañaren belaunaldia · host Bertsolari Aldizkaria

Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Millan Telleria

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Oct 20, 2021

Embed this episode

Albizturko Artutxa baserrian jaio zen 1957ko otsailaren 29an, eta herriko sarreran dagoen Oria etxean bizi da. Bi anaiak eta arreba batek Artutxan jarraitzen dute. Millan Urkizuko Ostatuan hasi zen bertsotan. Ba omen zen auzoan mutilzahar bat bertso doinuak zuzen, baina neurriak eta errimetan tankerarik ematen ez ziona, eta hark adina bazekielako hasi omen zen kantuan. Hamazazpi urterekin kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, Zaldibiako Artxanberri sarian. Hogeita hirurekin, Osinalde eta Lizardi sariak irabazi zituen, eta hiru aldiz iritsi da Txapelketa Nagusiko finalerdietara. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakari izan zen hasierako lehen bost urteetan, eta ardurak izan ditu Euskal Herrikoan ere. Tolosaldeko bertso eskolan irakasle ibilia da. “Ni bertsotan hasi nintzenean, gurean ez zen telefonorik, eta Urkizu Azpin bazutenez, etxekoandreak izara zuria jartzen zuen zelaian, eta joaten nintzen nork deitu zuen jakitera”, dio. 84an ezkondu zen Inmarekin eta Ikaztegietara joan ziren bizitzera. Han jaio zen semea, Asier, eta mutikoak hamahiru hilabete zituela, alaba bizkiak, Irati eta Alaitz. 90ean, anaiaren eta bien artean orain bizi diren etxea erosi, konpondu eta Albizturren jarri ziren bizitzen. Jarraitzen du bertsotan eta inoiz ibili den gustuena dabilela dio, gainera. Astero Ordizian goierritarrekin batean egiten duen entrenamendua omen da arrazoietako bat. “Gu bezala zirkuitutik kanpo edo aulkitik kanpo gaudenontzat ezinbestekoa da asteroko entrenamendu bat, saioa tokatzen zaigunean lasaiago joateko”, dio. Canguros enpresan (orain Zelatun da) egin zuen lan 35 urtez, 56 urte zituenean itxi egin zen eta lanik gabe gelditu zen. Bi urteko langabeziaren ondoren kotizatzen jarraitu zuen eta 61ekin jubilatu zen. “Bizitzak zer gorabehera izaten dituen: Irati alabak medikuntzako promozioko notarik onena atera zuela esanez deitu zuen egun batez, eta saria jasotzen ikustera Bilbora joan behar genuela esanez oheratu ginen. Eta lantokia itxi egingo zela esateko deitu zidaten, biharamunean”.

Distinct summary based on available episode metadata or transcript content.

NOW PLAYING

Egañaren belaunaldia VIII - Millan Telleria

0:00 12:26

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Egañaren belaunaldia?

This episode is 12 minutes long.

When was this Egañaren belaunaldia episode published?

This episode was published on October 20, 2021.

Can I download this Egañaren belaunaldia episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!