Egañaren belaunaldia X -Juan Jose Loidisaletxe episode artwork

EPISODE · Nov 3, 2021 · 6 MIN

Egañaren belaunaldia X -Juan Jose Loidisaletxe

from Egañaren belaunaldia · host Bertsolari Aldizkaria

Bertsolaritzan lurrikara eragin zuen belaunaldi baten pasadizoak eta gogoetak. Juan Jose Loidisaletxe.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Nov 3, 2021

Embed this episode

Antonio Maria Eizmendi Loidisaletxe bertsolariaren semea da Juan Joxe, etxean umetan bertso giroa bizitakoa. Ganadu lanak egiten ari zenean, askotan aritzen omen zen aita bere kasa bertsotan. Urte zahar egunean etortzen omen ziren Berrobin bizi zen anaia, Oiartzunen bizi zena eta Iparraldean bizi zen Errezil, eta gaupasak egiten omen zituzten. “Etxean hiru anaia bizi ziren eta, kanpotik etorritako beste hirurak elkartzen zirenean, sekulako juergak egiten zituzten. Askotan, mahaitik altxatu eta aita ganadutakoak egitera joaten zen eta besteak ohera”, dio Juan Joxek. 1960an jaio zen Loidisaletxe II.a baserri horretan. Garai horretan etxe bakoitzean omen zen Errezilen sasi-bertsolariren bat. Hiru txapelketa jokatu omen dira Errezilgo bertsolariekin, eta hamahiruk hartu zuten parte edizio batean. Bitan irabazi zuen Juan Joxek, eta hirugarrenean, anaia Bittorrek. OHO bukatu eta urte batzuk etxean eman zituen. Hamasei urterekin hasi zen lanean altzari lantegi batean, eta, 90etik, Azpeitiko Mkcoin Wordwide mekanika enpresan ari da lanean. Axun Otaegirekin ezkonduta dago eta hiru alaba dituzte: Larraitz, Eneritz eta Aiora. Sortu zen baserrian bertan bizi da emaztea, alaba bat, ama, anaia eta osabarekin. Amak, Juanak, 96 urte ditu, baina sasoiko dago. Juan Joxek Errezilen egin zuen bere lehen plaza, Loidi herritarra kantu-lagun zuela, eta Iñaki Muruak deituta joan zen Gabiriako Osinalde sarira hogei urte zituela, 1980an. Ordurako, Eskolartetik atera ziren bere adineko bertsolariak ibilbidea egiten ari ziren. Txapelketetan ez du emaitza ikusgarririk lortu, baina plazarik plaza asko kantatutako bertsolaria da. Azken urteetan, sorpresak beti egoten omen dira baina egutegi jakin samarra dauka saioak egiteko. Larrañagarekin eta Telleriarekin egiten ditu saio gehienak. “Ez baterako eta ez besterako gelditu gara, eta entrenatu ere ez dut egiten; neure gisara egiten dudana bakarrik. Gure taldeko batzuek Ordiziara joanez jarraitzen dute, baina urruti samar gelditzen zait niri. Eginez gero, abantaila izango nuke, ez baita etxean jardutea bezala, entzuleen aurrean egiten baitute kantuan eta astero”, dio. Hamar bat urte egin zituen Azpeitian bertso eskolak ematen, Erniarraitz sortu zenean hasita. “Uranga, Ministro, Leire Ostolaza, Beñat Lizaso eta Azpillagatarrak nire eskuetatik pasatakoak dira. Banuen berriro gaztetxoekin hasteko aukera, baina ez da ona irakaslearen eta ikasleen artean adin tarte handiegia izatea, eta utzi egin nuen”, esan zigun.

Distinct summary based on available episode metadata or transcript content.

NOW PLAYING

Egañaren belaunaldia X -Juan Jose Loidisaletxe

0:00 6:28

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Egañaren belaunaldia?

This episode is 6 minutes long.

When was this Egañaren belaunaldia episode published?

This episode was published on November 3, 2021.

Can I download this Egañaren belaunaldia episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!