EPISODE · Sep 10, 2012
Elliott Murphy: Lau poema, ipuin bat eta elkarrizketa
from Xerezaderen Artxiboa · host Xerezaderen Artxiboa
Gaur Xerezadek berriz ere eman dio amore bere ahulezia ezagun horri, hau da, rocka eta literatura uztartzen dituen artista bat gonbidatzeari. Elliott James Murphy rockero handia ezagutzen ez duen errukarriren bat edo beste geratuko da bazterretan apika, baina ziur aski gehiago izango dira haren musikaren berri izan arren, Elliott Murphy literaturgilea ere badela ez dakitenak. Lasai: ezjakintasunaren ilunetik aterako ditugu gaur Xerezaderen Artxiboan. Izan ere, atal honetan, Elliott Murphyren lau kantuetako hitzak irakurriko ditugu –“On Elvis Presley’s birthday”, “You never know what you are in for”, “Caught short in the long run” eta “Ophelia”– bai eta ipuin bat ere, “General gorria” izenekoa, Espainiako gerra zibilean, soldadu euskaldunen buru, Errepublikaren alde borroka egindako anarkista bat protagonista duena. Amaitzeko, gutizia berezi-berezi bat daukagu: Elliott Murphyk berak bere ahots sakon eta belusezkoaz Xerezaderi emandako ELKARRIZKETA!!! Irudia: “Bretainiako kosta”, Anna Boch (1901)
Embed this episode
NOW PLAYING
Elliott Murphy: Lau poema, ipuin bat eta elkarrizketa
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.