EPISODE · Jul 5, 2017 · 13 MIN
Faktoria - Euskadi Irratia - Udako kontuak: Kloro intoxikazioak. Eguzkia; afelioa eta izpi ultramoreak
from Podcast de Eureka! zientzia museoa
Bertan dugu uda eta, berarekin batera, udak dakartzan ohiturak. Egun beroetan gorputza ondo frexkatzeko, hondartza, erreka zein igerilekuetara jotzen dugu. Azken hauetan, uraren kalitatea bermatzeko kloroa erabili ohi da desinfektatzaile moduan. Kloroa modu egokian erabilita ez du inongo kalterik eragiten gure gorputzean, guztiz kontrakoa, urak izan ditzakeen kutsatzaileak desagertarazten ditu eta. Baina noizean behin istripuak gertatzen dira, kloroa oso elementu ezegonkorra baita eta inguruko hainbat sustantziekin erreakzionatuta arriskutsu bihur daiteke eta. Bestalde, zer izango litzateke uda Eguzkirik gabe! Jakina da udan berotzen duela gehien, baina zergatik? Lurra udan Eguzkitik hurbilago dagoelako agian? Ez ba. Afelioa zer den kontatuko dugu, eta baita asko berotzen duen Eguzki horrengandik ondo babesteko garrantziaz hitz egin ere.
Embed this episode
Ready to play
Faktoria - Euskadi Irratia - Udako kontuak: Kloro intoxikazioak. Eguzkia; afelioa eta izpi ultramoreak
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.