garagardo azoka
from boloboloka
Festa eta garagardoa Iraurgi Saskibaloiaren eskutik Azpeitian (Gipuzkoa) Ilunpe Pilota Elkartea eta Asier Cuevas omendu dituzte ekitaldian Elena Margüello 2015/10/09 Iraurgi Saskibaloiak antolatutako VII. Garagardo Azoka habian da. Urtero bezala Garagardo Azoka ospatuko da Azpeitiko Berdura plazan urriaren 9, 10, 11 eta urriaren 16 eta 17an eta kontzertuak, dantza emanaldiak edota mus txapelketa izango dira besteak beste egun hauetan. VII. Garagardo Azoka honi hasiera emateko Ilunpe Pilota Elkartea eta Asier Cuevas korrikalaria omendu nahi izan dituzte aurtengo honetan oroigarri batekin eta bakoitzari Iraurgi Saskibaloiko bazkide txartel bat emanez. Ilunpe Pilota Elkarteak Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa irabazi zuen uztailaren 25ean eta Asier Cuevasek, aldiz, 100 kilometroko Munduko Txapelketan bigarren egin zuen irailaren 11n Herbehereetan. Omenaldia eta gero Iraurgi Saskibaloiko taldeak aurkeztu dituzte. Hasieran, Añares Rioja ISB Emakumeen Ligako taldearen bideo bat aurkeztu dute “Egin amets gurekin” lemapean, herriak emakumeen gorengo mailan dagoen taldea animatzeko eta bazkide egiteko kanpainari hasiera emateko (hemen bideoa ikusgai) Eta jarraian, Zilarrezko Leb Ligako Sammic ISBeko mutilen txanda izan da. Gorengo bi taldeen ondoren gainerako talde guztiak pasa dira oholtza gainetik eta amaieran entrenatzaile guztien txanda izan da. Azkaiter Peloxen kontzertua izango da 23:00tik aurrera. Hurrengo egunetarako egitaraua hurrengoa izango da. Urriaren 10ean umeentzako puzgarriak eta DJ Elortxa, urriaren 11n umeentzako puzgarriak eta Ingo al deu?, urriaren 16an saloi dantzak Orbegozoren eskutik eta Laketen kontzertua eta azken egunean, 17an, mus txapelketa eta Erokomeri taldea.
Embed this episode
No transcript yet.