EPISODE · Nov 29, 2021 · 9 MIN
Gerardo Markuleta: Itzultzaile fina eta poeta ezin finagoa
from Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea
Gasteizen bizi den poeta oñatiarrari, Gerardo Markuletari eskaini dio Josu Goikok Astelehen poetikoak podcasta. Agian izen ezaguna publiko zabalarentzat, baina izen estimatua letren munduan eta haren hainbat poema kantu bihurtu dituzte Jabier Muguruzak, Mikel Urdaungarinek eta beste hainbatek. "Itzultzaile fina eta poeta ezin finagoa" jotzen du Josuk Markuleta, eta begi zorrotzeko literatura kritikaria, egun horretan ez dabilen arren. Blas de Oteroren poemak edo eta Jean Echenozen eleberriak eta Julio Cortazarren ipuinak itzuli ditu, eta bere sormenetik ekarriak ditu sei poema liburu. "Batak ez du bestea kentzen izeneko liburukoak aukertau ditu Astelehen poetikoak podcastean irakurtzeko, "zein baino zein ederragoa" dio Goikok, "itsutu egin naute". "Iferneguan", "Behin bederen", "Heldu artean" hiruen izen buruak.
NOW PLAYING
Gerardo Markuleta: Itzultzaile fina eta poeta ezin finagoa
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
Jun 22, 2026 ·59m
Jun 15, 2026 ·58m
Jun 11, 2026 ·85m
Jun 10, 2026 ·57m