EPISODE · Aug 27, 2012
Giovanni Boccaccio: Masetto di Lamporecchioren ipuina (Dekameroia)
from Xerezaderen Artxiboa · host Xerezaderen Artxiboa
Kanpoan Herio zebilen nagusi, bere hegal beltzen itzalaz dena estaltzen. Harengandik ihesi, hamar gazte etxe batean bildu ziren, konpainiaren eta ipuinen epeltasunaz bakardadeari eta izuari izkina egiteko esperantzaz. Beren oasi partikularrean, ehun ipuin kontatu zituzten eta guk horietako bat dakarkizugu gaur, uda amaieraren melankoliari aurre egiten laguntzeko. Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Boccaccioren Dekameroitik harturik, “Masetto de Lanporecchioren ipuina”, non kontatzen baita nola Masetto de Lamporecchiok mutuarena eginez lortu zuen emakumeen monasterio batean baratzezain sartzea, eta nola moja guztiak lehiatu ziren berarekin oheratzera. Irudia: “Autorretratua lautea jotzen”, Artemisia Gentileschi (1615-18)
Embed this episode
NOW PLAYING
Giovanni Boccaccio: Masetto di Lamporecchioren ipuina (Dekameroia)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.