EPISODE · Apr 21, 2026 · 7 MIN
Gizakiarentzat odola nola
from Euskal Herriko historia 100 objektutan
Bigarren Mundu Gerran Alemaniak Espainian zuen enbaxadorearenak dira hitzak: “Gizakiarentzat odola nola, ba horixe da wolframa guretzat”. Ezagun du Hans Heinrich Dieckhoftek larri dabiltzala naziak. Badute motiborik. 1941ean, alemaniarrek sobietarrei eraso egin zietenean, eten egin zitzaien Txinarekin zuten merkataritza harremana. Gerra betean, Txinak berebiziko garrantzia zuen Hitlerrentzat: hari erosten zion wolframa, lehenago Indiari bezala. Eta wolfamioak beti izan du interes militar handia. Orduan, ezinbesteko gaia zen altzairuzko blindajeak sendotzeko eta tankeen kontrako granaden mutur eraginkorrak egiteko. Gidoia: Iñigo Aranbarri. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Embed this episode
Ready to play
Gizakiarentzat odola nola
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.