EPISODE · Oct 26, 2021 · 10 MIN
Gloria Fuertes: Josu Landak itzulitako poeta, lesbiana, ezkertiar eta feminista.
from Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea
Urte batzuk ditugunok haurrak ere izan ginen, aspaldi, eta Hegoaldean hazi ginenok, ETB etorri arte, Televisión Española baino ez geneukan telebistan. Baziren garai hartan saio batzuk "La cometa blanca" eta "Un globo, dos globos, tres globos" izenekoak, eta saio haietako kolaboratzaileen artean, bazen emakume bat, urtetsua, ile labur urdinduna, ahots lakarrekoa, poeta. Umeentzat idazten zuen Gloria Fuertesek, baina baita helduentzat ere. Ibilibide luzeko poeta zen Fuertes eta haren poemetan, batez ere hasierakoetan ikusten da frankismo gogorreko urte grisean bizimodua atera behar zuen emakume langile bat. Haurrentzako poemetan bezala, haren helduentzako poemetan badago doinu jostari bat, baina eguneroko bizitzako zertzelada gordinez jantzia. Haren mende hurrenarekin bat etorriz "Euskarari ekarriak" izeneko webgunean haren antologia zabal bat ondu zuen Josu Landak handik aukeratu ditu Josu Goikok, podcast honetarako hiru poemak. " Ez dute idazten uzten". "Ez dezagun denbora gal" eta "Autobio" egilearen biografia biltzen duena.
Embed this episode
NOW PLAYING
Gloria Fuertes: Josu Landak itzulitako poeta, lesbiana, ezkertiar eta feminista.
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.