EPISODE · Oct 31, 2025 · 1H 26M
GZP 6x05 DONBASS. Lubakiaz haratago
from GZ Podcast
Saio honetan Donbassera joko dugu, Europa ekialdeko estepetara. Dakizutenez, 2014ko udaberrian, gaur egun arte jarraitzen duen gerra bat hasi zen Ukrainan. Maidaneko protesten harira, Estatu kolpe bat eman zen, eta honen aurrean, zonalde ezberdinetan jendea matxinatu egin zen gobernu berriaren aurka. Testuinguru horretan ere, Errusiak Krimea bereganatu zuen eta Ukrainako ekialdean miliziak sortzen hasi ziren. Borrokak Donetsk eta Luhansk eskualdeetan zentratu ziren, non matxinoek errepublika independenteak aldarrikatu zituzten. Gatazkak milaka hildako eta hondamendi humanitario izugarria eragin zuen. Minskeko akordioak (2014-2015) sinatu arren, gudak tarteka jarraitu zuen. 2022ko otsailean, Errusiar Federakundeko tropak ukrainar lurraldean sartu ziren, gatazka are gehiago handituz. Egun, gerra kontestu larrian bizi dira Donbasseko biztanleak. Bonbardaketak, dronak, gosea, material mediko eskasia… eta nola ez, eguneroko borrokak. Karlos Turrillas historialaria Donbassen izan zen iaz. Saio honetan bertan ikusitakoaz arituko gara: kontu militarretaz, bertako historiaz, emakumeen paperaz, guda-errefuxiatuetaz, elkartasunaz, berreraikuntzaz… Zatoz lubakiaz haratago! Karlos Turrillasek Donbassetik ekarritako 3 elkarrizketak entzun nahi? - EGdSC 6x14 EKATERINA FOTEVA. Superviviente de la masacre de la Casa de los Sindicatos de Odessa https://www.ivoox.com/egdsc-6x14-superviviente-masacre-la-audios-mp3_rf_128446887_1.html - EGdSC 7x03 "MORYASHOK". Una historia de 10 años de combates en Donbass https://www.ivoox.com/egdsc-7x03-aleksei-moryashok-una-historia-10-audios-mp3_rf_135037251_1.html - EGdSC 7x07 ALEKSEI ALBU. Miembro de "Borotbá" https://go.ivoox.com/rf/138594412 Ekoizpena: Karlos Turrillas (@K_Lubakitik) eta Ander Aranburu (@aranburuander1) Gidoia: Karlos Turrillas (@K_Lubakitik) eta Ander Aranburu (@aranburuander1) X: @gz_podcast @Gallico_dSC Telegram: https://t.me/geopolitikaz
NOW PLAYING
GZP 6x05 DONBASS. Lubakiaz haratago
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
Mar 26, 2026 ·1m
Jan 2, 2026 ·47m
Dec 21, 2025 ·46m