EPISODE · Nov 2, 2020 · 56 MIN
Harremanak, hartu emanak… birpentsatzen
from O no será
Gaurkoan harremanak ekarri nahi ditugu programara. Horretarako, lehenenago tarte batean Roma de las Heras izango dugu gurekin. Roma aktibista bibollo feminista da, aniztasunaren aldekoa, sexologoa, ez bakarrik sexuala, erlazionala eta familiarra ere. Aurreko astean eta aste honetan Gasteizen dugu Jabekuntza Eskolak antolatutako tailerrean: “El amooooor: poliamor, anarquía relacional, relaciones abiertas y otras relaciones no convencionales”. Harreman ez monogamoak, ez-konbentzionalak, maitasun-araua, harreman piramidea, pribilegio erromantikoak… Hainbat kontzeptu buruan ditugu eta tailerra aitzakia hartuta, gai hauek landu nahi genituen eta berarekin hitz egitea pentsatu dugu. Berarekin izandako solasaldiaren ostean, gurera ekarri ditugu hainbat kontzeptu eta hauek sorrarazten dizkiguten bizipenak, zalantzak, gatazkak, ideiak, etab. gure artean ere eztabaidatu ditugu. Romak zenbait erreferentzia ere utzi zizkigun hausnarketarako: “Desobedientes: Experiencias y reflexiones sobre poliamor, relaciones abiertas y sexo casual entre lesbianas latinoamericanas” (Norma Mogrovejo, Marian Pessah, Yuderkys Espinosa eta Gabriela Robledo) eta “Contra-amor, poliamor, relaciones abiertas y sexo casual” (Norma Mogrovejo). The post Harremanak, hartu emanak… birpentsatzen appeared first on Halabedi.
Embed this episode
NOW PLAYING
Harremanak, hartu emanak… birpentsatzen
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.