EPISODE · Apr 14, 2026 · 8 MIN
Hazparneko aldarea
from Euskal Herriko historia 100 objektutan
Bazen behin Verus izeneko gizon bat. Gaur egun Hazparne herria dagoen eremuan bizi zen, duela bi mila urte hurbil. Nongoa ote zen Verus? Nor zituen gurasoak? Ba ote zuen seme-alabarik? Dakiguna da bazela norbait, gaur egun Hazparne herria dagoen eremu horretan, hobeki erran, pagus horretan. Zer da pagus bat? Pagoak dauden eremu bat? Pagadi bat, alegia? Edo pagoa bera? Ez, entzule, ez. Ez gaitezen sasi-etimologian eror. Pagoa, latineko fagus-etik datorkigu. Zer da, beraz, pagus bat? Itxura guztien arabera, «lotu» aditzarekin du lotura, «lurrean metatutako muga» edo horrelako zerbait erran nahi bide du. Hitz horretatik eratorria da frantsesezko pays edo espainolezko país. Gidoia: Eneko Bidegain. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Embed this episode
Ready to play
Hazparneko aldarea
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.