EPISODE · Jan 17, 2022 · 11 MIN
Igor Estankona: Tundra ez den ''Tundra''
from Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea
Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera Tundra, "Eskualde artiko eta antartikoetako ordoki zingiratsu eta zuhaitzik gabea, goroldioz eta likenez estalia izaten dena" da. Izenburu horixe du, "Tundra", Igor Estankonak 2002an Susa argitaletxerekin argitaratutakoak, baina basamortutik gutxi du Josu Goikoren iritzirako. Areago hogeita bost urte zituela idatzi zuelako. Arrasto gozoa utzi zion liburua izan zela gogora erazi digu Astelehen poetikoak Podcastaren gaurko atalean, maitasuna, introspekzioa, behaketa, memoria… hainbat gai eta tonu daude bilduta liburuan, modu ederrez idatzita" esan du. Poeta behatzailea da Estankona, eta naturan izan ohi du poetaren talaia onena. "Kanpoan", "Izarrak" eta "Lehen harresiak", Igor Estankonak maitasunari kantatzen dion liburutik Josu Goikok aukeratu dizkigun poemak.
NOW PLAYING
Igor Estankona: Tundra ez den ''Tundra''
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
May 14, 2026 ·58m
May 4, 2026 ·57m
Apr 30, 2026 ·93m
Apr 27, 2026 ·57m
Apr 20, 2026 ·56m
Apr 16, 2026 ·84m