Itxaro Borda: Urtez urte liburu bana argitaratzen duen idazlea. episode artwork

EPISODE · Feb 13, 2022 · 11 MIN

Itxaro Borda: Urtez urte liburu bana argitaratzen duen idazlea.

from Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea

Egunkaria atzekoz aurrera irakurtzen den bezala, Itxaro Bordaren "Oraina" (Susa, 1998) liburuaren atzekoz aurrerako entresaka eginda osatu du Astelehen poetikoak podcastaren atal hau Josu Goikok. Izan ere, liburu ilun samarra egiten zaio Goikori, Baionako idazle oparoaren hau. Bilaketa lana, denboraren jitoan egindako bilaketa bat, erbestean, barneko erbeste batean egindako bilaketa, heriotzaren itzalpean egindako bilaketa, hitz neurtuetan eta prosa poetikoan zehar egindako bilaketa. Horregatik, pentsatu du atzekoz aurrera egitea irakurketa, liburua argi izpi batzuekin hasi bai, baina iluntzen doalako. Ilunetik argira egin du entresaka, Josuk.  Ia urtero argitaratzen du Bordak libururen bat dela poesia, dela nobela, dela narrazioa. Poeta bikainaz gain, idazle barrokoa ere iruditzen zaio Josu Goikori "eta ez diot hau, hegoaldeko begi kondeszendientez, haren iparraldeko euskararen kutsu nabariagatik, baizik eta benetan darabilelako poeta honek hizkuntza nahieran, haren aukera guztiak baliatuz, irakurlea uneoro desafiatuz."  Zer da bizitza, heriotzarako bidea ez ezik? Eta zer heriotza, bizitza oso baten ondorena baizik?  eta  "Bizitza. Eta zer da bizitza? Denbora. Eta denborak, egunen eta urteen igaroak, gizakia higatu egiten du." poemak irakurri dizkigu ahots goran Josuk.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Feb 13, 2022

Embed this episode

NOW PLAYING

Itxaro Borda: Urtez urte liburu bana argitaratzen duen idazlea.

0:00 11:05

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea?

This episode is 11 minutes long.

When was this Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea episode published?

This episode was published on February 13, 2022.

Can I download this Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!