Skip to content
Izaro, Leire, Katixa eta Eider (B2) episode artwork

Mar 8, 2023 13 min

Izaro, Leire, Katixa eta Eider (B2)

from Euskara B1 Hosted by Antoni de la Torre

Izaro, Leire, Katixa eta Eider [Deskarga daitekeen podcastaren testu elebiduna: HEMEN] Gaur bi mila eta hogeita hiruko martxoaren zortzia da. Azken urte honetan ezagutu ditudan lau emakumeri buruz hitz egin nahi dizuet: kantari bat eta hiru idazle euskaldun. Horiek guztiak sekulakoak dira bere eremuan, eta orain kontatuko dizuet zergatik. Minutu batzuk badituzu, jarraitu entzuten. Nire inpresioez gain, haien ahotsak entzungo dituzue, eta litekeena da zuek ere zuen kabuz ezagutu nahi izatea. Has gaitezen. (Izaroren abesti zatia) Hau da Izaro Andrés Zelaiaren abesti arrakastatsua. Hizkuntza Eskolako euskara irakasleak klasean jarri digu eta lan bikaina iruditu zait. Duela urtebete Libre abestiaren bideoklipa estreinatu zuen, Limones en Invierno bere hirugarren diskoan sartutako abestietako bat, argitaratu zenetik kritika bikainak lortzen ari dena. Libre bortxaketaren kulturaren aurkako kantu feminista da. Bideoan sorginen erreketa, Venus jainkosaren feminitatea eta emakumearen indarra aipatzen dira. Izaro erakusten du, kateatuta eta plastikoz estalita, abusuen biktima baten itomenaren sinbolo gisa. Gero, oihu iraultzaile bat egiten du ezpata batekin, beldurrak uxatzeko. Azkenean dantzan askatzen da. [Izaroren abestia, minutu 1] Bigarren emakumeak Leire Bilbao du izena. Haur eta gazteentzako liburuak idazten hasi zen. Helduentzat poesia argitaratzen du. Duela urtebete ezagutu nuen OCTUBRE Valentziako Kultur Etxean. Han aurkeztu zen Etxeko urak poema-liburuaren antologia elebiduna. Txundituta utzi ninduen bere olerkien irakurketa sutsuak eta gai zintzo urratzaileak. Entzun zuzenean grabatu nion poema hau: "Marru egiten dut". [Leirek errezitatutako poema] Zer kontatzen digu poema-liburu honek? «Horrek etxeko urak dauzka» esaten du Ondarroan etxetik edan duela adierazteko, eta etxeko izaera dakarrela. Amatasunaren lekutik idatzitako liburua da. Urak botaz hasten da, umearen eta amaren erditzearekin; gero, listua eta hizkuntza etortzen dira. Liburua ez dago idatzita amatasun idiliko batetik, ez da amatasunaren ukaziotik ere. Pozak eta minak daude, ama izatearen samurtasuna eta pisua, disidentea izateko nahia eta ordena soziala dihardu izatearen kontzientzia, dena alde batera botatzeko gogoa eta ama bera ulertzeko saiakera. Hirugarren emakumea azken Durangoko Azokan ezagutu nuen. Katixa Agirre, idazlea eta Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea. Han aurkeztu zuen bere azken eleberria: Berriz Zentauro. Duela hilabete batzuk irakurri nuen. Esan behar dut asko gustatu zitzaidala bere proposamen narratiboa Paris futurista eta liluragarri batean. Protagonistaren helburua Mary Wollstonecraft idazlearen bizitza ikertzea da, Frantziako Iraultzaren erdian egon zen lehen feministatzat jotzen dena. Protagonistaren gorabeheren artean, interes sozialeko gaiak azaltzen dira, adibidez: generoen arteko muga zurrunak eta horiek gainditzeko posibilitateak, iraganarekin daukagun harremana, bikote batek irauteko dituen zailtasunak, errebeldiaren eta erosotasunaren arteko oreka zailak, eta abar. Egia esan, antizipazio-eleberri honek, erritmo haustura batzuk gorabehera, liluratuko zaituzte. Orain Katixaren ahotsa entzungo dugu bere ipuinaren pasarte bat irakurriz: Jaun eta Jabe. [Katixaren irakurketa: Jaun eta Gabe] Aurkeztuko dizuedan laugarren emakumeak Eider Rodriguez du izena. Duela egun batzuk Valentziara etorri zen bere lehen eleberria aurkeztera: Eraikuntzarako materiala. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Dagoeneko ibilbide luzea egin du saiakera eta narrazio laburren idazle gisa, eta horien artean Bihotz handiegia liburua nabarmentzen da, arrakasta handikoa. Katixak bezala, katalanez eta gaztelaniaz itzulita aurki dezakegu. Bere eleberria amaitu berri dut, autofikzio generoan sartua, eta asko gustatu zait. Eleberri honen idazkerak aita eta alaba protagonistaren inkomunikazioa salbatzen du, eta narratzaileak bere buruari esateko eta lotsa eta errua sentiarazten zion aita ausente hori ulertzen saiatzeko bitarteko bakarra bihurtzen da. Ulermen-prozesu horretan, aita alkoholikoa izatearen esperientzia indibiduala kolektibo bihurtzen da. Eleberria, batzuetan egunkari baten itxurapean, material ezberdin eta sakabanatuz egina dago. Esperientziaren narrazioa termino kolektiboetan ulertzen du. Bereziki bi gauza gustatu zaizkit: lehena, pertsonaiaren introspekzio handia da; itxuraz sufrimendurik erakutsi gabe, badakigu gaizki pasatzen duela. Bigarrena, narratzaileak errealitatetik poesiara ematen dituen jauziak, zati oso eder batzuen bidez. Hara!, nobela hau gomendatzen dizuet, zalantzarik gabe. Valentziako Ramon Llull liburu-dendan liburua aurkeztu aurretik, Eiderrek oso labur erantzun zidan galdera horiei buruz. [Eiderrekin elkarrizketa] Beno, lau emakume ahots entzun ditugu abesten eta idazten. Gehiago eta hobeto entzun eta irakurri egin behar dira, beren nahigabea kontatzen bait digute: gizarte patriarkala eta bizimodu alienatzailea. Bere abestiek eta literaturak gizatiartu egiten gaituzte. Entzun eta irakur ditzagun. Laster arte, entzuleok. Ondo pasa.

Episode details come from the podcast's RSS feed.

Embed this episode

Ready to play

Izaro, Leire, Katixa eta Eider (B2)

0:00 13:00

No transcript yet.

Requests help us decide what to transcribe next.

Le français avec Fluidité Fabien Sausset 🎙️ Bienvenue dans le podcast Fluidité !Bonjour, je suis Fabien, professeur de français. Ce podcast est conçu spécialement pour les étudiants de niveau intermédiaire (A2+, B1, B2) qui veulent passer au niveau supérieur.Ici, pas de règles de grammaire ennuyeuses. Tu vas améliorer ta compréhension orale et apprendre le français naturellement, en écoutant du contenu intéressant et en français courant.Découvre un vocabulaire riche et varié à travers des sujets passionnants :🏛️ Culture, art, histoire et géographie française✈️ Tourisme et découverte des régions🥖 Vie quotidienne en France et anecdotes personnelles🧠 Mes meilleures astuces pour apprendre les langues étrangères🚀 Tu as du mal à tout comprendre ? Voici de l'aide :Transcription gratuite : Écoute l'épisode en lisant le texte en français sur mon site ➡️ https://francaisavecfluidite.com/mon-podcast/Sous-titres multilingues : Active les sous-titres (FR / EN / ESP / PT / AR / DE / RU) sur ma chaîne YouTube ➡️ https://www.youtub Deutsch mit Schmidt | Advanced German Language Learning Podcast ( B1 / B2 / C1 / C2 ) Sascha Schmidt "Deutsch mit Schmidt" ist ein Podcast, der sich an fortgeschrittene Deutschlerner auf den GER-Stufen B1, B2, C1 und C2 richtet. Hierbei geht es hauptsächlich um den Aufbau und die Erweiterung des deutschen Wortschatzes: In jeder Folge werden zwei neue Wörter präsentiert, die mit jeweils vier aussagekräftigen Beispielsätzen erklärt werden.Vollständige Transkripte und Vokabellisten, exklusive Arbeitsblätter und Übersichten findet ihr auf: --> patreon.com/deutschmitschmidt Hier findet ihr weitere Informationen zu meinem Podcast und zu meinen Taschenbüchern: --> https://www.deutschmitschmidt.de In meiner kostenlosen Telegram-Gruppe gibt es außerdem zu jeder Folge ein Quiz, in dem man sein Wissen über die neuen Wörter testen kann: --> t.me/deutschmitschmidt Learn Russian with Max | Comprehensible Russian Podcast Russian With Max Учите живой русский, слушая понятный и познавательный подкаст. Slow and Comprehensible Russian Podcast for A2–B1+ learners who want to upgrade listening, vocabulary and confidence. Each episode: • Slow, clear narration + explanations • Real-life topics (culture, travel, daily life) • PDF transcript, vocabulary list + more for active deep practice. I’m Max – certified RKI teacher & YouTuber (400+ videos). Join 35 000+ listeners mastering Russian on the go and start understanding real TV shows, movies and conversations. 📝 Transcripts & extras → https://www.russianwithmax.com/mem Polski Daily Stories & Talks Paulina Lipiec Would you like to learn Polish by listening to interesting stories on a walk, in the car, doing your daily chores? This podcast is for everyone who is looking for an easy and super pleasant way to improve Polish skills, so if you want to immerse yourself in Polish - give it a go! The stories are for A1-B1 levels and they have transcripts and exercises. Download them from https://www.polskidaily.eu/polish-podcasts

Frequently asked questions

How long is this episode of Euskara B1?

This episode is 13 minutes long.

When was this Euskara B1 episode published?

This episode was published on March 8, 2023.

Can I download this Euskara B1 episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.