EPISODE · Apr 3, 2025
Joanes Goitisolo gernikarra eroso ibili zan Oñatiko kaleetatik, aurkariak lehen kilometroetan atzean itzita
from Jokoan · host Ramon Basaldua
Joanes Goitisolo Otazua da Euskadiko Duatloi txapelduna. Pasa dan astegoienean Oñatiko kaleetan izugarrizko ikuskizuna emon eban gernikarrak. Urteak aurrera badoaz be, Goitisolo inoiz baino indartsuago dau eta horren erakusle izan zan Oñatiko Duatloi lasterketa. 3 kilometro behar izan ebazan Joanes Goitisolok bere aurkariak atzean izteko. Hurrengoko kilometroak bere buruaren eta gorputzaren kontra egin ebazan. Hiru sektoretan banatuta egon zan proba. 10 kilometro korriketan, 38,5 kilometro bizikletan eta azken 5ak korriketan egin eben atletek. Guztira 53,5 kilometro. Alusigma Peñote Dental taldeko atletaren kasuan 01.50.39ko denboran amaitu eban lasterketa. Mikel Arrasate lekeitiarra izan zan bigarrena. Aitatzekoa Urdaitri Triatloi Taldeko Unai Zoilo Elexgarai sukarrietarrak eginiko txirrindula gaineko lana, 4. denbora onena lortu eban. Garraitz Kirol Taldeko Kepa Legarza Lopez 14. postuan helmugaratu zan eta honen bestez, V2M kategoriako denborarik onena berea izan zan.
Embed this episode
Ready to play
Joanes Goitisolo gernikarra eroso ibili zan Oñatiko kaleetatik, aurkariak lehen kilometroetan atzean itzita
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.