EPISODE · Jul 23, 2012
John Cheever: Igerilaria
from Xerezaderen Artxiboa · host Xerezaderen Artxiboa
Uda betea, zeru urdinak, eguzkiaren atzamar epelak azalean… Bada proposamen hoberik txipli-txapla freskagarri bat baino? Horixe pentsatu zuen Neddy Merrilek ere. Munduak irribarre egiten zion, eta goiz hartan, adorez beterik, erabaki zuen konderria igerian zeharkatzea, lagunen txaletetako igerileku batetik bestera igaroz. Ideia originala eta ausarta, inondik ere, Neddy bera bezalakoa. Ahotik ahora ibiliko zen haren balentria hura adiskideen artean, hainbeste estimatzen eta miresten zuten! Neddy, buru txar xamarra daukazu kontu batzuetarako, eta batzuetan denbora ohartu barik joaten zaizu zure gauzetan galduta, baina horiek huskeriak dira, baldin eta adiskideez inguratuta bazaude eta diru faltarik ez baduzu… ezta? Irudia: “Nenufarea eta inguruko landareak Van Staaden’s Kloof-en”, Marianne North (c. 1882)
Embed this episode
NOW PLAYING
John Cheever: Igerilaria
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.