Jon Iraola, La ciudad (Karmelo Iribarren) episode artwork

EPISODE · May 16, 2014 · 4 MIN

Jon Iraola, La ciudad (Karmelo Iribarren)

from Podcast Obabako Testiguak

LA CIUDAD, KARMELO C. IRIBARREN Euskal Herriko poeta ezagunenetariko baten bilduma bat izango dut hizpide gaurkoan. Hona hemen bere poema bat, pista moduan, ea asmatzen duzuen zeini buruz ari naizen: LOS PARAGUAS, LOS TAXIS Acabo de tirarlo, 35 minutos bajo la tormenta -esperando un maldito taxi- han podido con él. Pero cómo se ha portado. Ésa es la diferencia: los taxis son como ciertos amigos, nunca están cuando más los necesitas. Los paraguas, en cambio, mueren por ti. Bai horixe. Gaurko idazlea Karmelo Iribarren da eta bilduma, La Ciudad (2008ko edizio berritua). Karmelo Iribarren-en poemak gaztetxo nintzela irakurri nituen lehen aldiz. Euskaraz ere badago bilduma bat, Ereinek argitaratua (Gainontzekoa, kontuak dira) eta internet-en eta zintzilikatuta poema asko aurki daitezke. Gaur egun, hamar bat urte beranduago, poeta tabernikola eta jada ardosaurio hau berrirakurtzerakoan, nire sentsazioa izan da kursiak iruditu zitzaizkidan poemak askoz ere kursiagoak iruditu zaizkidala, eta desesperatuak iruditu zitzaizkidanak askoz ere desesperatuagoak. Baina, aldi berean, sentitu dut umorearekin bai batak zein besteak salbatzen dituela, umore beltz eta etsi horrekin distantzia markatzen duela. Maitasuna da dudarik gabe La ciudad bilduma honen ardatzetako bat, maitasuna eta emakumeak nagusiki. Ondoren datoz gaua, alkohola, hiria, tabernak, liburuak edota eguneroko bizitzako objektuak. Arruntetik eta txikitik abiatzen ditu poemak batzuetan; gainbeherari nostalgiaz eta tristuraz begiratzen dio, desesperazioz ez denean, besteetan; maiteari heltzen dio, maitasunari, salbatzeko gogoz; eta batez ere barre egiten dio bere buruari, barre egiten digu denoi. Pasatu izan zait, batzuetan irakurtzen duzula bere maitasun poema bat eta pentsatzen duzula: posible ote da aurreko poema ilun eta desesperatu hori idatzi duen berberak kursileria hau idaztea? The Ramones taldea gogorarazi dit horrelakoetan; kanta gogor baten ondoren “Hey, little girl i wanna be your boyfriend” entzutea bezala da. Karmelo Iribarren-en poesia zuzena da, argia, zerbeza bat hartu bitarteko burutazio bat, gardena, laburra. Idazlearen esfortzu guztia horretantxe kontzentratzen dela dirudi: ahal bezain zuzenen, gardenen, laburren, argien, idaztean; ahal bezain errazen. Horrek ez du esan nahi inolaz ere poema arinak direnik; niri behintzat hiruzpalau irakurri ostean nire buru arinak deskantsu pixka bat eskatzen dit. Egunean bat, bi gehienez irakurtzea, horixe egokiena. Eta gainera poema hauek duten onena da edozein lekutan irakur ditzakezula: metroan, igogailuan, sofan etzanda pisukideak eztabaidan ari diren bitartean, tabernan, bikoteari ohean, sukaldean zabiltzan bitartean. QUÉ RARA Qué rara suena a estas edades la palabra amor. La dices, y no sabes si te engañas a ti mismo, o a ella, o él a los dos. Egia aitortu behar badut, sinpatia sortzen didan idazlea da Iribarren; iruditzen zait ulertzen nauela, nire penak ere bereak direla. Azken finean, ez da alferrik barra baten bestaldean urtetan egon. Bere poemak irakurtzen ditut eta pentsatzen dut: postaletan agertzen ez den hiri lazgarri hori ere nirea da. Horrela burutu du agian unibertsitatetik pasa ez denaren mendeku gorena: unibertsitateko irakasleek bere obra aztertu eta ikasleei irakurraraztea.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published May 16, 2014

Embed this episode

NOW PLAYING

Jon Iraola, La ciudad (Karmelo Iribarren)

0:00 4:48

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Podcast Obabako Testiguak?

This episode is 4 minutes long.

When was this Podcast Obabako Testiguak episode published?

This episode was published on May 16, 2014.

Can I download this Podcast Obabako Testiguak episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!