EPISODE · May 27, 2014 · 1H 2M
KTN Herri Kirol Apostua
from Podcast OK Magazinea
Azken urteetako ohiturari eutsiz, aurten ere herri kirolek leku berezia izango dute Murgiako jai egitarauan. Hala, herriko hiru bikoteren arteko apustua jokatuko da trontzan eta segan. Aurrena 15 ebaki egin beharko dituzte trontzarekin eta, ondoren, 45 minutura arteko denbora segan. Serio ari omen dira prestatzen. Jokoan ez omen da ohorea bakarrik egongo. Bestalde, Manex Urrutia ‘Elorrixa’ 14 urteko mutikoak harri-jasotze erakustaldia egingo du 50 kiloko harriarekin. Azkenik, ikusmon handia piztuko duen proba bat ere izango da. Oñatiko Herri Kirolen taldeko Igor Urteaga zortzi tonako kamioia mugitzen saiatuko da sokatik tiraka, ondoko argazkian bezala. Maiatzaren 31n izango da ikuskizuna, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Asentzio ermita inguruetan. Atzo protagonistak Oñati Irratian izan ziren.
Embed this episode
NOW PLAYING
KTN Herri Kirol Apostua
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.