KTN Oñatiko Zurigorri taldea
from Podcast OK Magazinea
Oñati Gipuzkoan kokatuta dagoen herrialde bat izanik ere, Athletic zale ugari topa ditzakegu. Historikoki beti egon da talde zuri-gorriarekiko jarraipen berezi bat eta gaur egun ere inoiz baino biziago dago herriko Zuri Gorri taldea. Herrian egon diren Athletic-eko aurreneko lagunartea 90eko hamarkadan sortu zen. Ritxi Mendiguren izenaz jaio zen Oñatiko Zuri-Gorrien lehen peña. Ritxi berak futbola utzi eta lagunartea ere pixkanaka pixkanaka indarra galtzen hasi zen. Horren ostean, 2005ean Oñatiko Zuri Gorri taldea eratu zen. Gaur arratsaldean taldearen urteko asmoak ezagutu ditugu.
Embed this episode
No transcript yet.