Kurduen auzia
from Podcast de Zabaldi
Herri kurduaren errealitateaz eta gatazka siriarrean duen eginkizunaz Txente Rekondoren hitzaldia. Txente Rekondok Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren, Nazioarteko Harremanen eta Zuzenbidearen Historiaren Departamentuan egiten du lan. Estatu propiorik ez dutenen artean, herri kurdua da populazio handiena duena. Bortxaz, estatu batzuetan daude banaturik. PKK alderdiaren proposamenak ukiezinak ziruditen moldeak ari dira hausten Turkian eta Sirian, baina baita Ekialde Ertaineko beste jendarte batzuetan ere. Milaka emakumezko gaztek Rojavako milizietan parte hartu izana emakumea bigarren maila sozial eta politikoan gelditu behar duela dioen mitoa ari da suntsitzen.
Embed this episode
No transcript yet.