Leargi Energia Barriztagarrien Komunidadea sendotzen; bigarren instalazinoa jarri dabe martxan Lea Ibarrean episode artwork

EPISODE · Mar 16, 2026

Leargi Energia Barriztagarrien Komunidadea sendotzen; bigarren instalazinoa jarri dabe martxan Lea Ibarrean

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Munitibarreko Bengola eremuan kokatutako instalazino fotovoltaikoa martxan jartzeko prest dago. Lea Ibarreko Mankomunidadeak sustatutako azpiegitura honek Bengola Natur Energia zentroaren energia beharrak asetzeaz gain, instalazinotik paraje (500 metrora) bizi diran 44 herritarren eta erabiltzaileen autokontsumo partekatura bideratuko da. Instalazinoa Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz eta Ziortza-Bolibar lotzen dauan BI-2224 errepidearen beheko aldeko luganan kokatu da. Eguzki plakak aluminiozko egitura baten ganean instalatu dira. Maribi Ugarteburu Leargi kooperatibako kideak azaldu dauanez, Leargi Energia Barriztagarrien Komunidadea (EBK) Lea Ibarreko bost udalerritako herritarrek sortutako ekimena da. Kooperatiba formatuan antolatuta dagoan arren, komunidadearen filosofia bestelakoa dala azpimarratu dau Ugarteburuk. Tresna bat da, herritarren esku egongo dan energia eredua garatzeko. Prozesua 2021. urte amaieran abiatu zen, Lea Ibarreko udalerriek —Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar— energia barriztagarrien inguruan eukien interesetik abiatuta. Gaur egun Leargik 190 bazkide inguru daukaz. Munitibarko Bengola eremuan kokatutako instalazino fotovoltaikoa izango da Leargik kudeatuko dauan bigarren autokontsumo partekatuko proiektua. Lehenengoa, Mendexan dago martxan. Etorkizunera begira, Leargiren asmoa da antzeko proiektu gehiago garatzea Lea Ibarreko beste herri batzuetan be. Halanda be, Ugarteburuk nabarmendu dau prozesuak pausuz pausu joan behar dirala, udal bakotxaren energia planen eta aukeren arabera.

NOW PLAYING

Leargi Energia Barriztagarrien Komunidadea sendotzen; bigarren instalazinoa jarri dabe martxan Lea Ibarrean

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Lau Haizetara?

Episode duration information is not available.

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on March 16, 2026.

What is this episode about?

Munitibarreko Bengola eremuan kokatutako instalazino fotovoltaikoa martxan jartzeko prest dago. Lea Ibarreko Mankomunidadeak sustatutako azpiegitura honek Bengola Natur Energia zentroaren energia beharrak asetzeaz gain, instalazinotik paraje (500...

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!