PODCAST · arts
Lau Haizetara
by Ainhoa Llona
Magazine honetan danetarikoa topauko dozue, informazinorako eta entretenimendurako. Era guztietako alkarrizketak: aktualidadekoak eta han hor hemenkako gai ezbardinen ganekoak, Bizkaian zeharrekoak, kultura arlokoak…Lehenengo sektoreari eskeinitako tarte bereziak emitiduten dira magazine honetan: Garoa (baserri mundua), Kresala (arrantza mundua). Bestekako tarte bereziak be bai: eliz gaiak, Euskal Herriko Unibertsidadea eta abar.Kolaboratzaileek be gai interesgarriak jorratzen ditue astetero: Edorta Unamuno (Urdaibai Bird Center), Agus Barandiaran (munduan zeharreko folk musikea), Euskera hobetzen tartea (Adolfo Arejita), zientzialariak eta abar.Informazinoa eta entretenimendua ordu bi eta erditan zehar.
Episodes
-
10,8 milioi euroko abal publikoak emon dira, 82,9 milioi euro mobilizatuz hipoteka-maileguetara
Eusko Jaurlaritzako GazteAval programak 474 gazteri lagundu deutso lehen etxebizitza erosten. Guztira, 10,8 milioi euroko abal publikoak emon dira, eta horri esker, 82,9 milioi euro mobilizatu dira hipoteka-maileguetan. Programak gazteen emantzipazinoa erraztea dau helburu, etxebizitza erosteko...
-
Berbaldiak, ikasleakaz topaketak, bertsoak, Naukas saioak, umeentzako tailerrak... izango dira
Passion for Knowledge (P4K) Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak antolatzen dauan nazinoarteko zientzia jaialdia da. Irailaren 28tik urriaren 3ra seigarren edizinoa egingo da Bilbon eta Donostian. Jaialdiak sei Nobel saridun, bost Asturiasko Printzesa saridun eta nazinoarteko…
more -
Panarra okindegian hainbat ogi mota egiten dabez, baita pastelak eta gozogintza be
Arrazolako Panarra okindegia Espainiako Estatuko 50 okindegi onenen artean aukeratu dabe, Bilbon egin dan Global Bakery Forum topaketaren barruan. Txapelketearen prozesua maiatzean hasi zan. Partehartzaileek ogi bi aurkeztu ebezan, barra bat eta ogi borobil bat. Epaimahaiko kideek aurkeztutako…
more -
75 urteko ibilbidea ospatzeko ekimen berezia izango da
Arratiako Koruak Vienara joango da astegoien honetan, Austriako uriburuan kantetako. 75 urteko ibilbidea ospatzeko ekimen berezia izango da, eta 40 lagun inguruk osatutako taldeak Vienako katedralean abestuko dau meza nagusian. Arratiako Koruak euskal errepertorioa eroango dau, eta Agate Deunaren...
-
Aurten gazteek protagonismo berezia izango dabe, ekitaldiaren antolakuntzan eta prestakuntzan
Durangon izango da zapatuan Bilboko Eleizbarrutiaren Goazen 2026 ekitaldia. Bizkaiko parrokia, mugimendu, alkarte eta beste errealidade batzuetako mila lagun inguruk hartuko dabe parte. 'Alkartuta' da aurtengo leloa, eta gazteek protagonismo berezia izango dabe, ez bakarrik parte-hartzaile…
more -
Ituren, Zubieta, Aurtiz eta Arantzan filmatu dabe lana, joaldunen inguruan
Ekaitz Bertiz sunbildarraren Joare tte laburmetraia Donostiako 74. Zinemaldian proiektatu da, Kimuak 2026 programak aukeratutako lanen saioaren barruan. Bigarren urtez jarraian hautatu dabe Bertizen lan bat Kimuak katalogorako, igaz Erreka zoko hortan lanagaz egin lez. Bertizen bigarren...
-
Palestinara egindako bidaian bizitakoa eta Al Kamandjati alkarteak egiten dauen lana jasotzen dau proiektuak
Iñaki Lagos eta Luis Artola Bilboko Musika Kontserbatorioko irakasleak 2026ko zezeilean joan ziran Ramallarah-ra, palestinar ume eta gazteakaz lan egiten dauan Al Kamandjâti alkartearen lana ezagutzeko. Musikearen bidez, kulturari eta identidadeari eustea eta umeei itxaropena eskaintzea da…
more -
Zapatura bitartean bertako merkatariek euren produktuak kalera atarako dabez
Guztira, ehun bat komertziok hartuko dabe parte ekimenean, eta arropa, oinetakoak, bitxiak, gastronomia eta beste hainbat produktu topau ahal izango dira, deskontuakaz. Zazpikaleetako Merkatarien Alkarteko zuzendari Janire Torviscok azaldu dauenez, kanpaina honeek urtean bitan egiten dabez, eta...
-
Euskal Herriko hainbat esperientzia zuzenean ezagutuko dabez
Garabidek irailaren 18an jarriko dau martxan Hizkuntzak Bizibarritzeko IV. Formakuntza programea. Mundu mailako hamar hizkuntza-komunidadetako hamaika aktibista izango dira aurtengo edizinoan. Gehienak Ertamerikako, Hego Amerikako eta Afrikakoak dira. Besteak beste, kitxua, guarania, maputxea,...
-
Jata-Ondo Landa Garapen alkarteak antolatzen dau programea
Familia artean egiteko moduko bisita gidatuak dira, eta astegoien honetan hasiko dira, Maruri-Jataben, 'Historioak Jataren azpian' izeneko ibilbideagaz. Ondoren, Urdulizen, Gamiz-Fikan, Lemoizen, Fruizen, Gatikan eta Meñakan be egingo dira bisitak. Herri bakotxaren historia, paisaia eta ondarea...
-
Durangaldeko bertso eskolea da antolatzailea
Omenaldia eskainiko deutse zapatu honetan Iurretan Juan Mari Areitio bertsolariari. Durangaldeko bertso eskoleak antolatu dau Abadiñoko bertsolariaren aldeko omenaldia. Juan Mari Areitio Iurretan bizi da, baina izatez Abadiñokoa da. Gazte zala, bere kabuz hasi zan bertsotan. Kantetea gustokoa…
more -
Martinen hurrengo lanean mediku bat izango da protagonistea eta Lekeition kokatuko da istorioa
Ibon Martin idazlearen Arima Beltz eleberria aurkeztu da, igaz argitaratutako Alma Negra lanaren euskerazko bertsinoa. Harrera oso ona izan dau Ane Cestero protagonistea dauan lan honek be. Azken lau eleberrietako protagonistea da Cestero. Oraingo honetan be, Aiora Jaka Irizarrek euskeratu dau…
more -
Bidean materiala, eguraldi aldaketak eta orientazinoa izan ebazan erronka nagusietako batzuk
Iruñean hasi eban ibilpidea, eta Nafarroa, Aragoi eta Katalunia zeharkatu ondoren, Mediterraneoko itsasora heldu zan abuztuaren 25ean. Gazte bizkaitarrak ez eban prestakuntza fisiko berezirik egin erronkari aurre egiteko, baina crossfita eta mendira egindako ohiko urteerak lagungarri izan…
more -
Musika tradizionala, kantautorearen estiloko abestiak eta gitarra klasikoko piezak batuko dabez
Kontzertuan hainbat musika-estilo batuko dabez, besteak beste, musika tradizinonala, kantautorearen estiloko abestiak eta gitarra klasikoko piezak. Aitor Huergo musikariak Bizkaia Irratian adierazi dauanez, baselizek eskaintzen daben giro intimoak publikoagaz hartuemon zuzena sortzen dau.…
more -
Karrantza Haraneko 30 abeltzain baino gehiagogaz egiten dau behar
Eroskik hamar urte bete dauz bere marka propioko esneagaz, eta denpora horretan jatorrizko 120 milioi litro esne baino gehiago merkaturatu dauz. Horrez gainera, 93 milioi euro baino gehiagoko salmentak egin dauz Euskal Autonomia Erkidegoan. Kooperatibak Karrantza Haraneko 30 abeltzain baino...
-
Zabalako trenbidegileen etxeen historia argazki-erakusketa baten bitartez batu da
Zabalako trenbidegileen etxeek 100 urte bete dabez, eta urteurren hori baliatu dabe auzune historikoaren balio soziala eta arkitektonikoa ezagutzera emoteko. Argazki erakusketa bat antolatu da Bilboko Udalaren Expodistrito 2026 programearen barruan. Erakusketak auzunearen eta bertako etxebizitzen...
-
Arratiako zekorra tomatea, Euskal Herriko tomate onena
Aitor Uriguenek, Oscar Luquek, Barbara Alonsok eta Jagoba Astondoak aurkeztutako Arratiako zekorra tomateak irabazi dai IV. Euskal Herriko Bertako Tomate lehiaketea. Aretxabaletan egin eben txapelketea joan dan domekan, Tomate Egunaren barruan. Danetara, 96 tomate aurkeztu ziran, eta Maider...
-
Aurtengo leloa ‘Izan ginen, bagara eta izango gara’ izan da
Erbesteratu beharra izan ebenak omendu gura dira. Belaunaldi horrek, euskal identidadea, euskal kulturea bizirik mantentzeko agindako ahalegina autortu gura dabe. Aurten lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenagaz egiten dau bat Euskal Diasporaren egunak. Jose Antonio Agirre lehendakariaren...
-
Batez besteko okupazinoa % 75,3koa izan da garagarriletik abuztura bitartean
Euskadiko landa-ostatuetan batez besteko okupazinoa % 75,3koa izan da garagarrilean eta abuztuan, 2025eko udan baino puntu bat gehiago. Garagarrilean okupazinoa % 67,65ekoa izan da; abuztuan, % 82,94koa. Lurraldeka, Gipuzkoa izan da okupazino handiena izan dauen probintzia, % 82,4ko batez...
-
Kazetariek informazinoa kontrastatu eta iturrietara joaten jarraitu behar dabe
Adimen artifizialeko hainbat tresna biltzen dauz, besteak beste, audio eta bideoen transkripzinoak egiteko edo edukiak laburtzeko. Igor Astibiak azaldu dau tresna honeek kazetarien lana errazteko dirala, eta ez hareek ordezkatzeko. Bere esanetan, kazetariek informazinoa kontrastatu eta…
more -
Bere asmo nagusia ikusleak istorioagaz eta emozinoekin konektetea da
Irailaren 18tik 26ra egingo da Zinemaldiaren 74. edizinoa, eta Bizkaiko kutsu nabarmena izango dau Lejarretaren lanak. Filma Bizkaiko hainbat txokotan grabatu dabe, tartean Getxon, Armintzan, Mundakan eta beste hainbat lekutan, eta Urko Lasagabaster, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren…
more -
Eguzkia onuragarria izan daiteke, baina kontu handiz hartu behar da eta azala urte osoan babestu
Eguzkiak azalaren osasunean izan daikeen eraginaz ohartarazi dau Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak, udea amaitu arren babes-neurriak urte osoan hartu behar dirala gogorarazoz. Oihana Urraza lurralde-koordinazinoko arduradunak azaldu dauenez, eguzkiak eragindako kalteak pilotu egiten dira...
-
Grafitiaren esentzia berreskuratu gura dabe, batez be letrak lantzen dabezan artistei protagonismoa emonez
Arrigorriagako Aztarna Muralismo alkarteak antolatutako ekitaldiak arte urbanoa, kaleko artea eta grafitia izango dauz ardatz, Zaratamoko Udalaren babesagaz. Igaz egin eben lehen edizinoa, eta Gurutzalde auzoko eskolako horma-irudia margotu eben. Arrakasta ikusita, aurten be jaialdia antolatzea...
-
Jarduera fisikoaz gain, egun osoan zehar bestelako ekintzak eta musikea be izango dira
Oinez edo korrika egiteko erronka kolektiboa izango da, eta helburua ez da lehiatzea, jarduera fisikoa eta bizimodu osasungarria jai-giroan sustatzea baino. Parte-hartzaileek aukera bi izango dabez: oinezko erreleboak ordubetekoak izango dira, eta korrika eginez gero, gitxienez 20 minutuko saioak...
-
Antolatzaileek azpimarratu dabe auzolana ezinbestekoa dala ekitaldiak urtez urte aurrera egin daian
Mendatako martxea eta lasterketea domekan egingo dira, eta antolakuntzea azken prestaketekin dabil buru-belarri. Aurten be hainbat proba izango dira: 42 kilometro inguruko maratoia, 21 kilometroko ibilbidea, 13 kilometroko lasterketea eta umeentzako probea. Ibilbideek Mendata eta inguruko herriak...
-
Ikuskizunaren berezitasun nagusietako bat zortzi antzerkigileren begiradak obra berean batzea da
Pabellon 6ek PELOTAZO! Estreinatuko dau gaur Aste Nagusiaren barruan, eta irailaren 20ra arte egongo da ikusgai. Antzerki Laborategiaren ekoizpen barriak etxebizitzaren krisia dauka ardatz, eta zortzi kontakizun desbardinen bidez helduko deutso gaiari. Getari Etxegarai eta Olatz Ganboak…
more -
Alkartea 2013an sortu zan, Lekeitioko zinema eskaintzeari jarraipena emoteko
Lekeitioko Zinemazaleak Elkarteak botako dau aurtengo San Antolin jaietako txupinazoa, herritarrek halan erabagita. Bozketan mila boto baino gehiago jaso dira, eta alkarteak urteotan herrian egindako lana eta kulturarekiko konpromisoa autortu gura izan dabe. David Madarieta Zinemazaleak Elkarteko...
-
Hainbat mahastitan zikloa bi edo hiru aste inguru aurreratu da
Bizkaiko Txakolinaren aurtengo mahats-bilketea ohi baino nabarmen lehenago hasi da. Udako tenperatura altu eta iraunkorrek mahatsaren heltzea bizkortu dabe, eta hainbat mahastitan zikloa bi edo hiru aste inguru aurreratu da. Arteako Txakoli Ugabeko Ugaitz Iturbek azaldu dauenez, maiatzetik 30...
-
Bigarren edizinoa ospatuko dabe zapatuan, abuztuaren 29an
Artzentalesko Euskeraren Aldeko Egunaren bigarren edizinoa ospatuko dabe zapatuan, abuztuaren 29an, Arte Bizkarra Kulturgintzak eta Ametzondo Euskera Alkarteak antolatuta. Gorka Belasko talde eragileko kideak azaldu dauenez, igaz Gari musikariak Artzentalesen joteko egindako proposamenetik sortu...
-
Komedia 2024an estreinatu zan Londresen
Paula Valluerca euskal sortzailea Bilbora itzuliko da HERZ. Desde lo más profundo de la patata ikuskizunagaz, 15 urte Londres eta Madril artean emon ostean. Komedia 2024an estreinatu zan Londresen, eta hainbat agertokitatik igaro ostean, La Fundición aretoak gaztelaniazko bost emonaldi hartuko…
more -
"Emozinoz hartu genduan albistea"
Bilbok badauka biharko hitzordu nagusia buruan: Aste Nagusia hasiko da, eta Marijaia hirira heldu aurretik, bi emakumek izango dabe jaietako lehenengo momentu handiaren ardurea. Onintza Enbeita izango da pregoilaria eta Ainhoa Urrejola txupinerea, eta biak izango dira Arriagako balkoian biharko...
-
Gaur egun 50 gatazka baino gehiago dagoz aktibo munduan
Munduko krisi humanitarioen egoereak okerrera egin dau azken urteetan. Gatazkek gora egin dabe eta gero eta gatxagoa da laguntza behar daben pertsonengana heltzea, Nagore Eskisabel Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko Euskadiko arduradunak azaldu dauenez. Gaur egun 50 gatazka baino gehiago dagoz...
-
Campos Eliseos Antzokiak Julen Axperen 'Camino al existo' bakarrizketea hartuko dau abuztuaren 25ean
Athleticen 40 urteko itxaronaldia, bost final galduta, porrotak, frustrazioak eta, azkenean, Kopa altxatzeko poza. Horixe da Julen Axpek bere bakarrizketan umorez eta ironiaz jorratuko dauena. Abuztuaren 25ean Campos Eliseos Antzokira eroango dau ikuskizuna, eta bertan Athleticek arrakastaren…
more -
Jauzi Ekosozialak Loiuko aireportuaren bidaiari errekorra salatu dau
Garagarrilean Loiuko aireportuak 800.000 bidaiariren langa gainditu izanak agerian ixten dau hegazkin bidezko garraioaren hazkundea ez dala eten, Jauzi Ekosozialaren arabera. Talde ekologistak gogor kritikatu dau errekor hori, batez be erregistratutako udarik beroenetako baten gertatu dalako, eta...
-
"Aste Nagusian euskera nagusi" dinamikea jarri dabe martxan
Bilboko Konpartsek eta GUKAk "Aste Nagusian euskera nagusi" dinamikea jarri dabe martxan, jaietan euskeraz egiteko aukerak handitzeko eta Aste Nagusia euskaldunentzako gune eroso eta segurua izateko. Maialen Gago Bilboko Konpartsetako kideak nabarmendu dau azken urteetan hainbat pausu emon…
more -
DalecandELA Festek Getxoko Portu Zaharra beteko dau barriro ELAren aldeko musikaz eta alkartasunez
DalecandELA Festek bosgarren edizinoa ospatuko dau irailaren 17tik 20ra Getxoko Portu Zaharrean, eta aurten be musikaz, kirolaz eta gastronomiaz beteko da jaialdia. Lau egunetan zehar, askotariko jarduerak eta zuzeneko emonaldiak egongo dira, Duncan Dhu, Still River, Diamond Dogs, Luke...
-
Gorbeiako Parketxea: natura ezagutu, eta ingurunea ulertu eta zaintzen ikasteko gunea
Bizkaiko hiru parke naturaletako parketxeek 20.320 bisitari hartu dabez 2026ko lehen sei hileetan. Gorbeiako Parketxea izan da bisitari gehien jaso dauana, 7.845 pertsonagaz. Ondoren, Urkiolakoa, 6.285 bisitari izan dauz, eta Armañonek 6.190. Bizkaiko Foru Aldunditik adierazo dabenez, natura...
-
Elai Alai areto txikian bisitau daiteke irailaren 4ra arte
Mendebaldeko Saharako gazteen egunerokotasuna, ametsak eta erresistentzia ezagutzeko aukerea dago egunotan Gernika-Lumon. Gernika Memoriaren lekuko plataformak eta Gernikatik Mundurak Hautsa eta harearen artean zutik: gazteak herri sahararraren eskubideen alde argazki erakusketea ekarri dabe,...
-
Aurtengo egitarauak 622 jarduera izango dauz, era guztietako publikoentzako proposamenakaz
Bilboko Konpartsak dagoeneko murgilduta dagoz 2026ko Aste Nagusiaren prestaketa-lanetan. Konpartsakideak Areatzan batu dira txosnen muntaketeari ekiteko, eta hamar egun izango dabez jai-eremua prest ixteko. Guztira, 27 txosna altzauko dabez aurten, abuztuaren 22an Marijaiaren etorrerea ospatzeko....
-
2.600 abonadugaz amaitu dau 2025-2026 denporaldia
Bilbao Orkestra Sinfonikoak jarduera beteko uda dauka aurretik. 2025-2026 denporaldia balorazino positiboagaz amaitu ostean eta 2.600 abonadugaz, BOSek bere maximo historikoen inguruan itxi dau denporaldia, eta garagarrileko atsedenaldiaren ostean barriro ekin deutso jardunari. Iñigo Alberdi…
more -
Aurten 38 ikaslek hartu dabe parte aurrez aurreko egotaldietan
Etxepare Euskal Institutuak eta Aurten Bai euskaltegiak antolatutako barnetegiaren bigarren txandan nazinoarteko 22 ikasle batu dira Zornotzan. Europa eta Ameriketako hainbat herrialdetatik etorritako ikasleek ikasturtean zehar euren unibertsidadeetan ikasitako euskerea sendotzeko eta euskal...
-
50 pertsona baino gehiago geratu dira itxaron-zerrendan
Begoñako Amatxuren itsas prozesinoa egingo dabe barriro abuztuaren 14an, Santurtzitik Bilbora. Aurten 350 lagunek hartuko dabe parte zazpi ontzi ofizialetan, igaz baino ontzi bi gehiagok. Ganera, traineru batek Amatxuren irudia lagunduko dau itsasadarrean zehar. Ekimenak gero eta parte-hartze...
-
Euskeraz bizi gura daben herritarren egunerokoa errazteko sortu dabe 'Gure Txokoak' egitasmoa
Euskeraz bizi gura daben herritarren egunerokoa errazteko sortu dabe Gure Txokoak egitasmoa. Mapa interaktibo baten bidez, euskerazko zerbitzua eskaintzen daben tabernak, jatetxeak, dendak, hotelak eta bestelako establezimentuak aurkitu daitekez, erabiltzaileek euren inguruan edo Euskal Herriko...
-
Teknikariok sindikatuak salatu dau gaur egun sektoreak prekariedade egoerea bizi dauala
Ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek grebea egin dabe gaur Gasteizko jaietan, sektoreko lan-baldintzak hobetzea eta lan-hitzarmen duina lortzea eskatzeko. Teknikariok sindikatuak deitutako mobilizazinoa ez da bakarra izango; datozen egunetan Donostiako eta Bilboko jaietan be grebak...
-
Open House Bilbao arkitekturea herritar guztiei hurreratzeko sortu zan
Bilboko arkitekturea, ondarea eta urigintza herritarrengana hurreratzeko helburua dauka Open House Bilbao. Jaialdiak hamargarren edizinoa ospatuko dau irailaren 28tik urriaren 4ra. Urteurren berezi honetan, bisita gidatuak, tailerrak, berbaldiak eta doako jarduera ugari eskainiko dira, eta…
more -
Mediumtasunaz gain, doluaren laguntzea, terapia eta bestelako ikastaroak be eskaintzen dauz Izarpe Institutuan
Donostiako Miramar jauregian egiten dabilzan Esoterismo eta Terapia Naturalen 31. topaketan parte hartzen dabil Mikel Lizarralde medium-a, Izarpe Institutuko sortzaile eta presidentea. Urtero lez, berbaldiak, tailerrak, erakustaldiak eta hainbat diziplinatako profesionalak batzen dira topaketan....
-
Ikuskizuna bi bakarrizketatan oinarritzen da
Bilboko Aste Nagusiko programazinoan euskeraz izango dan ikuskizun bakarra izango da aurten Z.U.K.U.A.. Maria Cruickshank eta Ugaitz Alegria aktoreek sortu eta antzeztutako proposamena da, eta biak Lau Haizetara saioan izan dira ikuskizunaren sorrereaz eta helburuez berbetan. Azaldu dabenez…
more -
Fenomenoa segurtasunez behatzeko homologautako eklipse-betaurrekoak erabili behar dira
Abuztuaren 12an urteetako gertakari astronomikorik berezienetako bat biziko da. Ilargiak Eguzkia erabat estaliko dau, eta Euskal Herritik eguzki-eklipse oso bat ikusteko aukerea egongo da. Naiara Barrado Izagirre Astrofisikan doktorea eta EHUko Planeta Zientzien taldeko ikertzaileak azaldu…
more -
Getxon amaitu da aurtengo ibilbidea
130 gaztek eta ia 650 kilometrok osotu dabe EuskarAbenturaren zortzigarren espedizinoa. Hilabetez Euskal Herria oinez zeharkatu ostean, Getxon amaitu da aurtengo ibilbidea. Antolatzaileek nabarmendu dabe helburu nagusia bete dala: gazteen artean euskerazko harreman sareak sortzea eta...
-
Artxiboak ehundaka orrialdetako ikerlanak batzen dauz
Ondarroako kirolaren historia ez da emoitzetan bakarrik idatzi. Argazkiak, kronikak, kartelak eta urteetan zehar bildutako dokumentuak be funtsezkoak dira herri baten kirol ondarea ez galtzeko. Helburu horregaz urteak daroaz Iñaki Beitia ondarrutarrak Ondarroako kirolaren leihoa egitasmoaren…
more
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Magazine honetan danetarikoa topauko dozue, informazinorako eta entretenimendurako. Era guztietako alkarrizketak: aktualidadekoak eta han hor hemenkako gai ezbardinen ganekoak, Bizkaian zeharrekoak, kultura arlokoak…Lehenengo sektoreari eskeinitako tarte bereziak emitiduten dira magazine honetan: Garoa (baserri mundua), Kresala (arrantza mundua). Bestekako tarte bereziak be bai: eliz gaiak, Euskal Herriko Unibertsidadea eta abar.Kolaboratzaileek be gai interesgarriak jorratzen ditue astetero: Edorta Unamuno (Urdaibai Bird Center), Agus Barandiaran (munduan zeharreko folk musikea), Euskera hobetzen tartea (Adolfo Arejita), zientzialariak eta abar.Informazinoa eta entretenimendua ordu bi eta erditan zehar.
HOSTED BY
Ainhoa Llona
CATEGORIES
Loading similar podcasts...