EPISODE · Feb 5, 2008 · 1 MIN
Logika
from Bizkaiko trebatzaileon podcast-ak · host Bizkaiko Trebatzaileok
Aurkitzen omen dira bi lagun, eta aspaldi ikusi gabeak, eta batak besteari galdetzen dio: - Koño, Joxe Agustin, bizi al haiz? - Bai. - Non ibili haiz? - Ikasten aritu nauk. - Ikasten? - Bai, kanpoan. - Koño, eta zer ikasi duk, bada? - Zera, Logika. - Logika? - Bai, Logika ikasi diat. - Koño, eta hori zer da? - Adibide batekin esplikatuko diat. Hiri ze kolore gustatzen zaik gehiena? - Niri berdea. - Koño, berdea? Berdea gustatzen baldin bazaik, orduan mendira joatea eta gustatuko zaik? - Bai, bai, bai, bai. - Eta mendia joatea gustatzen baldin bazaik, ba ehiza ere gustatuko zaik? - Bai, gustatzen zaidak. - Eta ehiza gustatzen bazaik hamaiketakoa egitea ere gustatuko zaik? - Bai. - Eta hamaiketakoa egitea gustatzen baldin bazaik, emakumezkoak ere gustatuko zaizkik? - Bai. - Eta orduan, homosexuala ez haiz izango? - Ez. Ez. - Horixe da ba, adibidea jarrita, Logika. - Koño, ondo zagok. Joaten omen da tabernara eta… - Hi, -beste batekin hizketan hasten duk- lehengoan Joxe Agustinekin egon ninduan. - Bai? - Logika ikasi omen dik kanpoan! - Logika? Hori zer duk? - Ba, beno, ejemplo bat jarriko diat. Zera, hiri kolore berdea gustatzen al zaik? - Ez. - Orduan, homosexuala haiz.
Embed this episode
Ready to play
Logika
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.