Maitena Urberuagak hiru mailetan sailkatu dauz hagin-larrialdiak episode artwork

EPISODE · Apr 27, 2026

Maitena Urberuagak hiru mailetan sailkatu dauz hagin-larrialdiak

from Aupa Bizkaia · host Iñigo Esteban

Hagin-larrialdiek dentistarentzako lan-bolumenaren eta pazienteak arreta bilatzearen ehuneko handi bat osotzen dabe. Haginetako larrialdiak arrazoi desbardinengaitik sortzen dira. "Aho-hortzetako mina edo infekzinoa urgentziako kausa garrantzitsua da. Traumatismoen tratamentua da itxaron ezin dozun beste lehentasun bat. Ebakuntza osteko konplikazino jakin batzuk be, odoljarioa esaterako, kezka iturri izan daitekez, eta kontsulta eragin daikie", azaldu deusku Maitena Urberuaga, Odontologoa eta EHUko irakasleak. Zientzia tartean argitu deusku noiz joan behar garen odontologoarengana lehenbailehen, egun berean edo gertau eta egun batzuetara. Arazoari zelako lehentasuna emon behar deutsagun hobeto jakiteko, hurrengo salkapena proposatzen dau Maitena Urberuagak: 1. Berehalako arreta Klinika batera deitu eta hurrengo 60 minutuetan artatu behar diran larrialdiak. Urgentziazko deien % 1 inguru dira. Pazienteak berehala joan behar dau klinikara. Aho urradura edo hortzetako eta albeoloetako lesinoak dabezan traumatismoek daukie lehentasuna, besteak beste. 2. Lehentasunezko arreta 24 orduko epean emon behar jake arreta. Hortz-klinika baten edo larrialdi-zerbitzu baten egiten diran larrialdi-deien % 75 inguru dira. Pazienteak mina ez dauanean kontroletan eta kalte sistemiko bako haginetako eta ehun bigunetako infekzinoak sartzen dira bigarren puntu honetan, besteak beste. 3. Aholkuak eta arreta geroratua Deia egin eta 5-7 egunera hartu leike. Larrialdi-deien % 24 inguru dira. Arazoak txarrera egiten badau, pazienteari barriro dei egiteko esan behar jako. Min arina edo ertaina, eta hagina atara osteko odoljarioa, adibidez. Sailkapenaz gan, mina kontroletako aholkuak, aholku analgesikoak eta hagin-traumatismoaren manejua be azaldu deusku Maitena Urberuagak.

NOW PLAYING

Maitena Urberuagak hiru mailetan sailkatu dauz hagin-larrialdiak

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Aupa Bizkaia?

Episode duration information is not available.

When was this Aupa Bizkaia episode published?

This episode was published on April 27, 2026.

What is this episode about?

Hagin-larrialdiek dentistarentzako lan-bolumenaren eta pazienteak arreta bilatzearen ehuneko handi bat osotzen dabe. Haginetako larrialdiak arrazoi desbardinengaitik sortzen dira. "Aho-hortzetako mina edo infekzinoa urgentziako kausa garrantzitsua...

Can I download this Aupa Bizkaia episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!