Menda Bikoitza #07: Lipu-belarra, bioleta eta beste lore batzuk episode artwork

EPISODE · Feb 26, 2024 · 32 MIN

Menda Bikoitza #07: Lipu-belarra, bioleta eta beste lore batzuk

from ARGIA · host ARGIA

 Albiste deigarri batekin hasi dugu saioa. Loreak autopolinizatzen hasi zaizkigu eta horrek gauza asko esan nahi ditu. Batetik intsektuen lanari uko egiten diotela, honek intsektuengan duen eragina handia izanik, eta bestetik guk uste baino azkarrago eboluzionatzeko gai direla hainbat landare. Ikerketa Frantzian egin da eta zer esana ekarri du. Hona esteka gehiago jakin nahi izanez gero. Gaurko sendabelarra bioleta (Viola odorata) da. Neguko lore xume hau sendabelarra dugu, nahiz kosmetikan, lurringintzan eta gozogintzan ere erabiltzen dugun. Askorentzat amonaren karamelu moreak izango dira bioletak eta ez du jakingo loretxo usaintsu hau leungarri bikaina dela gure mintzentzat eta gure azalarentzat. Hildegarda Von Bingen abadesa beneditarrak Alemanian 1098an bioletak ardotan beratu eta egunero kopatxo bat edatea gomendatzen zuen, arimako tristurak uxatzeko eta bizi izandako penak biriketako kaltea sortzen zuenerako. Iaz artikulu hau eskaini nion. Sendabelar pozointsuei buruz jarraituko dugu hizketan, bai, dirudienez entzuleoi gai hau gustatu egin zaizuelako. Ez genuke sendabelar esan behar, landare baizik baina askorentzat eztabaida dago hemen. Gaur lipu-belarra edo otso-baba (Helleborus foetidus) dakarkigu, urte sasoi honetan gure artean loretan daukagun landarea. Gerratan arma kimiko gisa erabili izan zuten, bere pozoinez geziak busti eta hala askoz hilkorragoak egiten zituztelako geziak. Gure artean otsoak pozointzeko erabili izan zen, hortik datorkio izena. Ez diogu erabilerarik ikusten, dosifikazio konplexu eta delikatua duela esatea eufemismoa iruditzen zaigu egia esan…  Gaurko gomendioa bioletak eta San Jose loreak (Primula vulgaris) gurinetan beratuta jatea da. Izan ere, udaberriko aurreneko loreak gurinarekin batera jatea aspaldiko ohitura da. Naturaren indar berria geureganatzeko modua dela dirudi, gurin hori ere belar berria jan duten animalietatik eratorria den esnekia delako. Udaberriko astenia edo nekeari aurre egiteko elikagai egokitzat jotzen da. Bioleta gordinik janda bere muzilagoak hobeto baliatuko ditu gure gorputzak. 250 gurin ekologiko su txikian urtu bitartean labeko papera ipiniko diogu katilu zabal bati. Bertan eskukada bat bioleta fresko eta beste eskukada bat San Jose lore fresko ipiniko dugu eta gurina urtutakoan loreei gainera bota. Kanpoan epeltzen utzi eta ondoren hozkailuan sartuko dugu. Erabat gogortutakoan labeko papera kendu eta gurina edukitzeko ontzian ipiniko dugu. Gosaltzeko gutizia bikaina! 

Albiste deigarri batekin hasi dugu saioa. Loreak autopolinizatzen hasi zaizkigu eta horrek gauza asko esan nahi ditu. Batetik intsektuen lanari uko egiten diotela, honek intsektuengan duen eragina handia izanik, eta bestetik guk uste baino azkarrago eboluzionatzeko gai direla hainbat landare. Ikerketa Frantzian egin da eta zer esana ekarri du. Hona esteka gehiago jakin nahi izanez gero. Gaurko sendabelarra bioleta (Viola odorata) da. Neguko lore xume hau sendabelarra dugu, nahiz kosm...

NOW PLAYING

Menda Bikoitza #07: Lipu-belarra, bioleta eta beste lore batzuk

0:00 32:27

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

Argi Ibili (2025/03/28)

Mar 28, 2025 ·24m

Argi Ibili (2025/03/28)

Mar 28, 2025 ·55m

Argi Ibili (2025/03/27)

Mar 27, 2025 ·23m

Argi Ibili (2025/03/27)

Mar 27, 2025 ·55m

Argi Ibili (2025/03/26)

Mar 26, 2025 ·21m

Argi Ibili (2025/03/26)

Mar 26, 2025 ·54m

Frequently Asked Questions

How long is this episode of ARGIA?

This episode is 32 minutes long.

When was this ARGIA episode published?

This episode was published on February 26, 2024.

What is this episode about?

 Albiste deigarri batekin hasi dugu saioa. Loreak autopolinizatzen hasi zaizkigu eta horrek gauza asko esan nahi ditu. Batetik intsektuen lanari uko egiten diotela, honek intsektuengan duen eragina handia izanik, eta bestetik guk uste baino...

Can I download this ARGIA episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!