Skip to content
ARGIA podcast artwork

PODCAST · news

ARGIA

by ARGIA

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

Publisher-supplied feed metadata · PodParley refreshed Oct 17, 2026 · Source feed

Episodes

  1. Menda Bikoitza 4x02: Turismo psikodelikoa? Arto bizarrak nahiago

    Turismo psikodelikoak landareak eta animaliak mehatxatzen ditu Hego Amerikan eta Afrikan. Titular hori abiapuntu, tonu gordinean, akaso gogorrean, hitz egin dugu gai honi buruz; oso argi daukagulako non kokatzen dugun geure burua. Gaurko sendabelarraren atalean, berriz, birika-belarrari buruz…

    more
  2. Oroimen Histerikoa 5x03: Kimika ala hil

    Gure alde zientifikoa atera dugu aste honetan, eta kimikari lotutako hiru konturekin gatoz. Baina, kimika bere horretan motz geratzen zaigu, eta kontuari gatz pixka bat gehitu nahian, heriotzarekin lotzea pentsatu dugu.

  3. Norekin hitz egin seme-alaben heziketaz?

    Heziketa oso gauza bakartia bilakatu daiteke. Plazan hasitako solasaldiak motz geratzen bazaizkizu, solasaldi horiei forma emateko eta gurasotasunaz eta heziketaz hitz egin ahal izateko taldetxoa sortu nahi baduzu, horretarako pistak eman dizkio Maite Aranzabalek Mikel Garcia Idiakezi.

  4. Nola hasi ikasturtea gelan?

    Ikasturteko lehenengo egun, aste eta hilabeteak inportanteak dira, norbera kokatu, gelako taldea sendotu, gurasoekin norabidea finkatu eta irakasleen artean koordinatzeko. Izaskun Egilegorrekin aritu da horretaz guztiaz Mikel Garcia Idiakez.

  5. Zure seme-alaba bakarrik sentitzen da?

    Bakardade sentimendua ere bada haurren kontua. Bakardade kontzeptuaz, laguntasunaz, onarpenaz eta nerabezaroan honek guztiak hartzen duen dimentsioaz hainbat gako eman dizkio Nahia Idoiaga psikologo eta EHUko irakasleak Mikel Garcia Idiakezi.

  6. Oroimen Histerikoa 5x02: Alienatuak

    Estralurtarrak existitzen direla uste al duzue? Guk zalantzak ditugu, baina behintzat badakigu piramideak ez zituztela beraiek egin, Eiffel dorrea egin ez zuten bezala. Zientziak dio bizitza estralurtarra existitzeko probabilitate handiak daudela, baina gure esperientziak, giza historiak dio…

    more
  7. Beranduegi 7x03: Berasategi eta beste daimon batzuk

    Lehenik eta behin, ohar bat: daimona ez da pokemon bat, antzinako Greziatik Izarrek ekarri digun kontzeptu filosofiko bat da: jainkoak bakoitzari esleitu digun patua esan nahi du, eta horren bueltan egin dugu saioa. Marco Aurelio, adibidez, ez zegoen pozik bere daimonarekin, Kevin bila dabil…

    more
  8. Menda Bikoitza 4x01: Suteen eraginak gorputzean

    Suteetako keak gorputzeak duen eragina aztertu dugu gaurkoan, eta sendabelarrekin nola zaindu dezakegun ere landu dugu. Gainera, aipatu ditugunak sendabelar ezagunak dira gure artean, eta saio honetan oso maitea dugun intxusa bertan ikusteak poz eman digu. Gaurko sendabelarra, berriz…

    more
  9. Oroimen Histerikoa 5x01: Miss Oginia

    Oporren ondoren, munduko arazo sakonei heltzeko gogoz itzuli gara, eta horregatik loa kentzen digun gai garrantzitsu bat jorratzea erabaki dugu: emakumeen edertasun lehiaketak, miss lehiaketak.

  10. Beranduegi 7x02: Eki Timorren txeetoak jaten

    Bai, lasai, badakigu zain zeundetela eta uda luzea egin zaizuela gu gabe, baina trankil, bagatoz bueltan. Opor ederrak botata, oporrez hizketan, gidoi landu eta pentsatuarekin eta aktualitateari estuki lotuta, bere esentzian dator Beranduegi: Oñatiko enkaputxatuak, Alardea, EITBren krimenak…

    more
  11. Beranduegi 7x01: Oñatin enkaputxatuak eta Jonan Saloun

    Bai, lasai, badakigu zain zeundetela eta uda luzea egin zaizuela gu gabe, baina trankil, bagatoz bueltan. Opor ederrak botata, oporrez hizketan, gidoi landu eta pentsatuarekin eta aktualitateari estuki lotuta, bere esentzian dator Beranduegi: Oñatiko enkaputxatuak, Alardea, EITBren krimenak…

    more
  12. Beranduegi 6x20: Zipaioak ere arbitroak zarete

    Urrutitik antzematen zaie gidari onei eta txarrei, eta zuen ustez zein zakutan sartzen da Kevin? Ba tuneletako X gorriak abisu hutsa direla uste duen horietakoa da, beraz, imajinatu. Gizonkerian hasitakoak ezin beste biderik hartu, eta futbolaz aritu gara gaur: munduko kopaz eta arbitroz…

    more
  13. Oroimen Histerikoa 4x32: Oporretara goaz Leninen baimenarekin

    Hendaiako hiruen oporrak errepasatu ondoren, orain bagenuen non aukeratu faxisten artean, zerrenda nahi baino luzeagoa da. Baina aspertu gara, eta ikasturteko azken saio honetan, konpentsatzeko asmoz, ez dugu opor faxistez hitz eging, opor iraultzaileez baizik: motxila bizkarrean hartu eta…

    more
  14. Egonarria 4x14: Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea)

    Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla? Modu erabat artisauan ari da lanean, eskuz biltzen ditu kimuak, Asiako landaketetan baino askoz kopuru txikiagoa bilduz, eta...

  15. Beranduegi 6x19: GKS eta ETS txosnetan

    Polemika non, gu han. Eta nola ez, gai gatazkatsuei heldu diegu gaurkoan ere: ETA, txosnetako betoa, ETS... iritzi aniztasuna eta eztabaida gaitasuna zentroan dituen plaza denez Beranduegi, eztabaida bideratzeko teknika guztiz parte hartzaile eta demokratikoa erabili dugu: alde ala kontra? Eta...

  16. Oroimen Histerikoa 4x31: Francoren udako ipurdi zuria

    Pasa den astean Hitler izan genuen hizpide, eta oraingoan, Hitlerrekin 1940ko urriaren 23an Hendaiako geltokian bildu zen faxistaren oporrei buruz hitz egingo dugu: Francisco Franco. Oporrak Euskal Herrian pasatze zituen, Donostian zehazki, Aieteko Jauregian.

  17. Zarata ateratzen utzi behar diegu haurrei?

    Ikasturte honetako azken podcastean, oporretan irudikatu dugu gure burua. Hondartzan, piszinan, errekaren baten alboan… Baina idilikoa izan daitekeen irudi horren atzean, antzeko ika-mika errepikatzen da uda guztietan: batzuk kexu dira, umeen zalapartak beren lasaitasuna zapuzten duelako. Ibon...

  18. Menda Bikoitza 3x18: 'Psyllium' baino plantaina nahiago

    Entzule baten proposamenari heldu eta psyllium zuntzari buruz hitz egin dugu gaur, izan ere, boladan ipini da psyllium hautsa eta badirudi denok hartu beharrekoa dela. Zuntz hau plantaina familiako hazia da eta idorreriari aurre egiteko erabili izan da. Baina gaur egun asko apetitua erregulatzeko...

  19. Oroimen Histerikoa 4x30: Hitlerren maitasun habia

    Udako saioak faxisten oporrei buruz egingo genituela esan genizuen, eta gaur zerrendaren lehen postuetan dagoen baten txanda da: Hitler. Aurreko saioan komentau genuen Mussolinik hondartza aukeratu zuela bere opor leku moduan, Hitlerrek, aldiz, mendia, zehazki bavariar alpeak. Han eraiki zuen…

    more
  20. Egonarria 4x13: Sahatsa lantzen Garaion Sorgingunean | Alazne Goñi eta Miren Beitia

    Ozaetako (Araba) Garaion Sorgingunean egon gara Alazne Goñi eta Miren Beitiarekin, zumegintzaz ikasten. Sahats landarea nola zaintzen duten, urtean zehar zumearen zikloa nola den, eta zumearekin ze saski eta egitura ezberdinak sortu daitezkeen ikusi dugu.

  21. Nola eman klaseak kanpoan?

    Uda gainean dugu eta ziur bat baino gehiago animatuko dela ikasgelatik atera eta klasea kanpoan egitera. Eta animatzen ez bada, horretarako arrazoiak eta estrategiak eman dizkio Dani Zuazagoitia irakasleak Mikel Garcia Idiakezi.

  22. Beranduegi 6x18: Izarren hautsa

    Zerbait falta zen azken hilabeteotan Beranduegin, eta azkenean, bete da hutsunea eta bueltan da gure Izar. Erditu ostean oso osorik etorri da, eta bere erditzea eta ondorena kontatu dizkigu, saio honetan ohikoa dugun bezala, xehetasun askorekin. Ospitalera bidean jarri zen unetik bizidun bat…

    more
  23. Nola goxatu instituturako saltoa?

    Lehen Hezkuntzatik Bigarrenera igaortzeak ikasleengan sortzen dituen mamu eta kezkez aritu da Mikel Garcia Idiakez, eta trantsizio hori leuntzeko Irunen martxan duten Zubiak eraikiz plana ezagutu dugu, irakasleen euren ahotik.

  24. Oroimen Histerikoa 4x29: Mussolinirekin hondartzan

    Aurten uda aurreratzea erabaki dugu eta ekainean ekin diogu urteroko Summer edition deituari; uda giroko gaiak, saio motzagoak eta ahots berriak mikrofonoan. Eta zer okurrituko eta faxisten oporraldiei buruz aritzea. Nora joaten dira oporretan? Zer egiten dute? Baina ez eodozeinek, faxismoaren...

  25. Oroimen Histerikoa 4x28: Aurrena Ikea, gero bakea

    Gerra hotsak han eta hemen dabiltzan honetan, txanponaren beste aldeari begira jarri gara: bakeari. Muga nahiko lausoa dela badakigu, baina gerra luzatzearen ondorioei eta bake negoziazioei buruz aritu gara. Vietnamen hasi eta auskalo non amaituko dugun.

  26. Ingelesak itsututa?

    Parkean seme-alabei ingelesez hitz egiten dieten guraso euskaldunak, ingeleseko akademia pribatuen negozioa eta Nafarroako PAI programa ditu oraingoan hizpide, besteak beste, Mikel Garcia Idiakezek. Zuriñe Zubillaga eta Aitziber Ibarbia irakasleek lagundu diote gaia borobiltzen.

  27. Beranduegi 6x17: Oligomaitasuna

    Gure entzule bizizale batek proposatu digu polimaitasunari buruz aritzea, eta zuen esanak agindu direnez guretzat, praktikatu, informatu eta ikerketa lan sakona egin ostean, gaur elkarrekin partekatu ditugu gure ideia eta bizipenak. Eta nola ez, Kevinek oligomaitasunaren alde dagoela deskubirtu…

    more
  28. Egonarria 4x12: "Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izan behar da" Judit Gartzia (ENEEK)

    Laborantza ekologikoak ez du kimikorik erabiltzen, Lurra zainduz elikagai osasuntsuak sortzea baitu helburu. Euskadiko kontseilu ekologikoaren lehendakariarekin aztertu ditugu aktualitateko hainbat gai: batetik, hainbat udalek haien herri lurrak ekologikoan ziurtatu dituzte. Bestetik, ikerketek...

  29. Oroimen Histerikoa 4x27: Ice ice baby

    Azken hilabeteetan gure albistegiak AEBetatik datozen notiziekin bete dira, edo bete ditugu, esan beharko genuke. Eskandaluak bata bestearen atzetik, bata bestearen gainean, distrakzio maniobra bihurtzen da: Epstein, Groenlandia, ICE, Trumpen aurkako ustezko atentatuak, Iran… Baina hauen artean…

    more
  30. Etxerako Lanak 1x17: Eskolako gurasoen Whatsapp taldean zer berri?

    Seme-alaben ikasgelako gurasoen whatsap taldea foro eraginkorra eta baliagarria izan daiteke, baina baita desesperagarria ere, zertarako den eta nola erabili behar den ezberdin ulertzen dutelako sarri guraso batzuek eta besteek. Taldeotako hizkuntza hautuak ere buruhauste bat baino gehiago eragin...

  31. Menda Bikoitza 3x16: Intsusa, azala gaztetzeko (ere bai)

    Badirudi natura denok maitatzen dugun zerbait dela, baina ez da hala. Berriki egindako ikerketek diote biofobia areagotzen ari dela hirietan. Zer den eta zerk eragiten duen jakin nahi izan dugu, baina batez ere zein ondorio ekartzen dituen. Gure artean biofobiarik ba ote dagoen pentsatzen ere…

    more
  32. Oroimen Histerikoa 4x26: Follow the LIDAR

    Aste honetako saioan LIDAR (Light Detection and Ranging) gailuari buruz hitz egin dugu. Laser izpien bidez objektu edo gainazal batekiko distantzia detektatzen duen aparatua da.Gailu honen erabilera arkeologian, eta batez ere, Amerikako zenbait tokitako historiaren azterketan izaten ari den...

  33. Etxerako Lanak 1x16: Jolas-garaia: motzegia… ala luzeegia?

    Jolas-garaiari eskainitako denbora luzatzea erabaki dute Bartzelonako ikastetxe batean. Baina ikasle guztiek behar bezala aprobetxatzen al dute tarte hori? Eta zer da jolas-garaia aprobetxatzea? Aspertzen al dira batzuk patioan? Galdera ugari dakartza Mikel Garcia Idiakezek Mireia Centeno...

  34. Beranduegi 6x16: Alekakokelo eta Boromir

    Ez esan ez duzuenik inoiz pentsatu Bernardo Atxaga eta Bilbo Bolsón lehengusuak direla, gutxienez. Guk imajina dezakegu idazlea hobbiten etxetxo horietako batean bere azken nobela idazten. Halakoxea da gure podcasta: umore demokratikoz betetako gidoi landuak, maitasun oldarkorrez egindako…

    more
  35. Egonarria 4x11: Basoetako suteak: mitoak eta benetako arriskuak

    Markel Arriolabengoa Tantai baso jabe kooperatibako kidea da. Baso suteei buruzko mitoak deseraiki ditu elkarrizketa honetan, eta suteak zergatik gertatu ohi diren azaldu du, baita horiei aurre egiteko basoa nola kudeatu daitekeen ere. Euskal Herriko hainbat zonalde suteekiko zaurgarri direla...

  36. Oroimen Histerikoa 4x25: NASA, NASA, ez hadi pasa!

    Dagoeneko inork ez du hitz egiten Artemis II misioari buruz, 2026ko apirila hasieran AEBk ilargira bidalitako ontzia, ilargiaren aurpegi ezkutua ikustea lortu duena. Lurrean gertatzen dena ahaztu eta izarretara begira jarri gintuen NASAren misioak, distrakzio propaganda bikaina eginez. Eta nola…

    more
  37. Etxerako lanak 1x15: Haurrak etiketatzeko joera dugu?

    Azkarra, alferra, beldurtia, lotsatia, ausarta, polita... Gainerakoak azkar asko etiketatzeko joera dugu, baina jabetzen al gara nola eragiten dieten definizio, iritzi eta epai horiek haur eta gazteei? Gogoeta eta esperimentu pare bat, Mikel Garcia Idiakezen gaurko podcastean, Naiara Martin...

  38. Menda Bikoitza 3x15: 'Ogiek' herrialdea eta transmisioa

    Hainbat herrialde indigenentzat sendabelarren inguruko jakintza altxor handia da, baina lanak dituzte ondorengoei transmititzen. Keniako adibide bati buruz aritu gara gaurkoan: Ogiek herrialdeari buruz, sendabelarren inguruko jakintza nola bildu eta helarazi behar den ikusteko adibide ona…

    more
  39. Oroimen Histerikoa 4x24: Goizean kafea, arratsaldean...

    Gaur kafeari buruz hitz egin dugu, baina ez kafearen onurez edo kalteez, honek monarkiarekin izan duen harreman historikoari buruz baizik. Historian zehar Europako hainbat errege kafea debekatzen ahalegindu baita.

  40. Etxerako Lanak 1x14: Nola landu sexualitatea ludotekan? (2)

    Jolaserako eta deskubrimendurako espazioak dira ludotekak, gazte-txokoak, udalekuak… eta testuinguru horretan, sexualitateari lotutako galderak, kezkak eta bizipenak nola kudeatu azaldu diote Mikel Garcia Idiakezi Ibai Fresnedo eta Lide Galdosek.

  41. Egonarria 4x10: Zizareekin ongarria egiten | Monika Prieto (Amalurra proiektua)

    Zizareen mundu miragarrian murgildu gaitu Monika Prietok. Ba al zenekien hiru hilero bikoiztu dezaketela euren populazioa? Zizareei jaten nola ematen dien ikusiko dugu, zizareek materia organikoa transformatu dezaten. Lur bizia izateko kide garrantzitsuak dira. Horregatik, baratzerik baduzu,...

  42. Beranduegi 6x15: Sionista zuriak gara

    AEK-k esango lukeen bezala, kontraesana gara, eta halaxe gabiltza: monarkiaren aurka gaude, baina errege kopak bihotza poztu digu; Palestina defendatzen dugu, baina sionista zuriak garela ikasi dugu. Saio zinez autokritikoa atera zaigu aste honetakoa. E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin...

  43. Oroimen Histerikoa 4x23: Artearen hastapenak

    Azken urtean, artearen hastapenei buruz genekiena zalantzan jarri duten bi aurkikuntza egin dituzte.Adibidez, duela aste batzuetako albistea izan da margolanik zaharrena topatu dutela Sulawesi uhartean (egungo Indonesian). Eta saio honetan zalantzan jartzen den guztia gustatzen zaigunez, horretaz...

  44. Etxerako Lanak 1x13: Nola landu sexualitatea eskolan eta etxean? (1)

    Bi saiotan banatutako lehenengo podcast honetan, gorputzak, emozioak, generoa, pornoa eta orokorrean sexualitatea haur eta gazteekin lantzeko estrategiez mintzatu zaizkio Mikel Garcia Idiakezi hiru sexologo: Mikel Oribe, Nahia Rojo eta Olatz Berastegi.

  45. Menda Bikoitza 3x14: Zuhaitzak ere sendagai

    Animaliak eta landareak soinuen bidez komunikatzen dira, lehen ere aritu izan gara gai honetaz. Gustatzen zaigun gaia da eta beste ikerketa bat ekarri dugu gaurkoan, lerro beretik, biologian gauzak aldatu egin baititzake. Animaliak eta landareak, azken hauentzat estres egoerak daudenean…

    more
  46. Beranduegi 6x14: Izar erditu eta Oskar agertu

    Beranduegi ama izan da, eta badugu gure armadarako lehendabiziko soldadua, Izarren baginatik etorrita. Izarren faltan, azken saioetan oso presente izan dugun kontzeptu bat hezur-haragitu zaigu: "Oskar". Paristik ez, baina Bilbotik datorren artista bat da bera, galderaz beteta Euskadirentzat....

  47. Oroimen Histerikoa 4x22: Irango Mitoaroa

    Iranen iraganaz hitz egingo dugu. Zertarako? Gaur egun gertatzen ari denaren kausak ezagutzeko? Ez. Alderantziz. Antzinako Pertsiaz arituko gara, egungo egoeratik ahalik eta gehien urrunduta. Eta horretarako, unikornioez, adarbakarrez hitz egingo dugu, existitzen ez den animalia famatu honetaz.

  48. Etxerako Lanak 1x12: Euskal dantzak eskolako ikasgai?

    Euskal dantzak interesgarriak dira, bai, baina dena ez da kabitzen eskolako curriculumean. Zergatik eskaini ikasgai bat euskal dantzei? Eta zer eta nola irakatsi? Tira, hor errazago dugu: DBH4rako proposamena egina dago jada. Gaia mamitu duen Julen Agirreri egin dizkio galderak Mikel Garcia...

  49. Egonarria 4x09: Saguzarren misterioak | Naiara Corcuera (Naturtzaindia)

    Ba al duzu saguzarrik inguruan? Atera berri dira lozorrotik eta kumeak jaiotzear dira... Izurriteak saihesteko lagun handiak dira, saguzar bakoitzak milaka eltxo jaten baititu gau bakarrean. Saguzarretan espezie ugaritasuna handia da, pentsa, ugaztun espezie basatien %20 dira saguzarrak, eta…

    more
  50. Menda Bikoitza 3x13: Txikori belarra, berriz ere

    Txilen “belar txarrei” buruz egindako ikerketa lan bat ekarri dugu gaurkoan, eta belar txartzat hartutako hauetako bost landareri buruz aritu gara, sendabelarrak baitira. Baztertuak izanagatik badituzte onurak, eta gainera, Euskal Herrian ere baditugu aipatu bost sendabelarrok. Hemendik hara...

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

HOSTED BY

ARGIA

CATEGORIES

Frequently Asked Questions

How many episodes does ARGIA have?

ARGIA currently has 553 episodes available on PodParley. New episodes are automatically indexed when they're published to the podcast feed.

What is ARGIA about?

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

How often does ARGIA release new episodes?

ARGIA releases new episodes frequently with a large back catalog of 553 episodes. Check the episode list for recent publication dates.

Where can I listen to ARGIA?

You can listen to ARGIA on PodParley by clicking any episode. We provide an embedded audio player for direct listening, and you can also subscribe via your preferred podcast app using the RSS feed.

Who hosts ARGIA?

ARGIA is created and hosted by ARGIA.
URL copied to clipboard!