Menda Bikoitza 2x01: Schrödingerren landareak episode artwork

EPISODE · Oct 21, 2024 · 27 MIN

Menda Bikoitza 2x01: Schrödingerren landareak

from ARGIA · host ARGIA

Gaurko sendabelarra azeri-buztana (Equisetum arvense) da. Eztainu-belarra, azeri-isatsa eta luki-buztana ere deitzen zaio Euskal Herrian.Antzinatasun handiko landarea dugu hau, izan ere prehistoria garaian ba omen ziren bere familia botanikoko landareak, fosilek ematen duten lekukotzak hala dio. Udazkenean biltzeko moduan daukagu, neguko hotzak eta aurreneko izotzak agertu bitartean ongi egongo baita. Gainera, nahikoa hazia egongo da, askorentzat belaunetik gorakoa izan behar baitu biltzerakoan. Zurtoina eta hosto fin luzexkak erabiltzen dira, landarea heldua dagoenean biltzea komeni da, orain alegia.Leku ilun, lehor eta egurastuan lehortzen da beste sendabelarrak bezalaxe baina kasu honetan datu hau azpimarratu egiten dugu, freskotan toxikotasun maila altua duelako. Lehortu ondoren guraizeekin txikitu eta infusioa prestatzeko moduan izango gara.Mineraletan oso aberatsa dugu, silizioa esaterako. Kaltzioa, potasioa, sufrea, magnesioa, aluminioa, selenioa, manganesoa, zinca, kromoa eta C bitamina ditu, baita flabonoideak, karotenoak, taninoak, saponinak, alkaloideak eta gatz mineralak ere. Osagai hauek sendabelar depuratzaile eta mineralizatzaile egiten dute, neke fisikoari aurre egiteko ona. Hezurrak zaintzeko erabili izan da baina bere mineralek gure hezurrez gain, lotailuak, azazkalak eta ilea indartzeko ere balio dute. Udazkenean izan ohi dugun ile galera ohiko horri aurre egiteko erabili izan da aspalditik baina epe luzean hartzea ez dugu gomendatzen.Atxikitako likidoak kanporatzeko ere balio du, diuretiko eraginkorra baita. Diuretikoa izateak tentsioa jaistea ekartzen du eta diuretiko guztiekin gomendatzen dugun bezala, berau hartzen ari garen epean ur gehiago edatea beharrezkoa da. Gure herrian bederatzi eguneko epean hartu izan da, udazkeneko hiru hilabeteetan zehar, tratamendu hau gorputzarentzat lana denez ez da egun gehiagotan egiten eta ezta dosi handiagotan hartuz ere. Hauxe da gaur dakarkigun gomendio edo proposamena, udazkeneko garbiketa azeri-buztanarekin egitea.Hipertentsioa, bihotzeko gaitza edo giltzurrunetakoa badago eta botika hartzen bada medikuari galdetu infusioa hartu aurretik. Epe luzean ez da erabili behar. Haurdunaldian ez erabili. Edoskitzaroan segurua den jakiteko ikerketa nahikorik ez da egin. Odolean potasio gutxi badugu (hipopotasemia) ez da erabili behar. Tentsio baxua dagoenean ere tamainan hartu. Urdaileko arazoak baldin baditugu jakin bihotzerrea sor dezakeela.Bestetik, Schrödingerren landareak deitzen zaion gaiaz aritu gara. Herbarioetatik hilda dauden landareak berpizteko aukera dagoela ikusi baitute hainbat ikerlarik. Munduko 60 herbariotatik hartutako 161 landare espezie berpizteko aukera zertara datorren azaldu dugu, hau da, dagoeneko galdu diren espezieen berpizkundeak zentzurik ba ote duen. Ez dakigu zein den hitz egokia ere, “desgaldu”, “desagortu” edo “desdesagertu”, ez baita gai batere samurra. Kontua da landare hauek potentzialki bizirik eta potentzialki hilda daudela, horregatik, fisikariaren katu famatuaren estatusa daukate.

Gaurko sendabelarra azeri-buztana (Equisetum arvense) da. Eztainu-belarra, azeri-isatsa eta luki-buztana ere deitzen zaio Euskal Herrian. Antzinatasun handiko landarea dugu hau, izan ere prehistoria garaian ba omen ziren bere familia botanikoko landareak, fosilek ematen duten lekukotzak hala dio. Udazkenean biltzeko moduan daukagu, neguko hotzak eta aurreneko izotzak agertu bitartean ongi egongo baita. Gainera, nahikoa hazia egongo da, askorentzat belaunetik gorakoa izan behar baitu biltzera...

NOW PLAYING

Menda Bikoitza 2x01: Schrödingerren landareak

0:00 27:53

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

Argi Ibili (2025/03/28)

Mar 28, 2025 ·24m

Argi Ibili (2025/03/28)

Mar 28, 2025 ·55m

Argi Ibili (2025/03/27)

Mar 27, 2025 ·23m

Argi Ibili (2025/03/27)

Mar 27, 2025 ·55m

Argi Ibili (2025/03/26)

Mar 26, 2025 ·21m

Argi Ibili (2025/03/26)

Mar 26, 2025 ·54m

Frequently Asked Questions

How long is this episode of ARGIA?

This episode is 27 minutes long.

When was this ARGIA episode published?

This episode was published on October 21, 2024.

What is this episode about?

Gaurko sendabelarra azeri-buztana (Equisetum arvense) da. Eztainu-belarra, azeri-isatsa eta luki-buztana ere deitzen zaio Euskal Herrian.Antzinatasun handiko landarea dugu hau, izan ere prehistoria garaian ba omen ziren bere familia botanikoko...

Can I download this ARGIA episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!