Menda Bikoitza 3x01: Mina tratatzeko landarerik zaharrena episode artwork

EPISODE · Oct 6, 2025 · 34 MIN

Menda Bikoitza 3x01: Mina tratatzeko landarerik zaharrena

from ARGIA · host ARGIA

Deigarria egin zaigun aurkikuntza arkeologiko batekin hasi dugu saioa. Mina tratatzeko landarerik antzinakoena aurkitu dute Tafugalten, Marokon, egindako indusketetan. Ephedra (Ephedra sinica) da sendabelarra eta prehistoriako medikuntzaz, hau da, duela 15.000 urte egiten zen medikuntzaz hitz egiten du. Gaur egun ere erabiltzen dugu eta oso antzeko erabilerak ematen dizkiogu, hori da bitxiena (edo ez). Efedrina gaur egun anestesiatik esnarazteko erabiltzen da, kirurgia ondorenean, tentsioa igotzen baitu. Asma tratatzeko ere erabili izan da eta hortik abiatuta erabilera txarrak ere eman izan zaizkio, kirolean adibidez. Nature aldizkarian argitaratu den albiste honi buruz gehiago jakiteko hona esteka.Gaurko sendabelarra albaka (Ocimum basilicum) da. Albaka ezberdinei buruz aritu gara. Genovakoa (Ocimum basilicum Genovese) eta albaka sakratua (Ocimum sanctum) izan ditugu hizketagai, tulsi bezala ezaguna dena. Izan ere, 2025eko abuztuan albaka anitzei buruz Pubmed argitalpenean argitaratu den artikulu biziki interesgarria ekarri nahi izan dugu. Neuro endekapenezko gaitzak eta gaitz neuronal kronikoak, alzheimerra batez ere, izan dira sendabelarraren erabilerarekin batera ikergai izan dituztenak. Ikertutako sei albaka espezieei osagai fitokimiko ezberdinak aurkitu zaizkie, nahiz eta gaitasun antioxidatzaile eta neurobabeslea denei aitortzen zaien. Flabonoideak, osagai fenolikoak, olio esentzialak eta beste hainbat osagai dituzte, modu sinergikoan lan egiteko gai direnak, baina denen artean tulsi edo albaka sakratua izan da azpimarragarriena. Hemen duzue Ikerketa.Gaurko gomendioa albaka bera izango da. Etxean landatzea nahi genuke hasteko, Euskal Herrian ondo hazten delako. Non erosi dezakeen jakin nahi duenak idatzi diezagula eta bidaliko diogu informazioa: [email protected]. Sukaldean eta botika gisara nola erabili landu dugu. Hartara, modu batean zein bestean erabilita, gure egunerokotasunera ekarriko dugu sendabelar hau.

Deigarria egin zaigun aurkikuntza arkeologiko batekin hasi dugu saioa. Mina tratatzeko landarerik antzinakoena aurkitu dute Tafugalten, Marokon, egindako indusketetan. Ephedra (Ephedra sinica) da sendabelarra eta prehistoriako medikuntzaz, hau da, duela 15.000 urte egiten zen medikuntzaz hitz egiten du. Gaur egun ere erabiltzen dugu eta oso antzeko erabilerak ematen dizkiogu, hori da bitxiena (edo ez). Efedrina gaur egun anestesiatik esnarazteko erabiltzen da, kirurgia ondorenean, tentsioa ig...

NOW PLAYING

Menda Bikoitza 3x01: Mina tratatzeko landarerik zaharrena

0:00 34:59

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

Argi Ibili (2025/03/28)

Mar 28, 2025 ·24m

Argi Ibili (2025/03/28)

Mar 28, 2025 ·55m

Argi Ibili (2025/03/27)

Mar 27, 2025 ·23m

Argi Ibili (2025/03/27)

Mar 27, 2025 ·55m

Argi Ibili (2025/03/26)

Mar 26, 2025 ·21m

Argi Ibili (2025/03/26)

Mar 26, 2025 ·54m

Frequently Asked Questions

How long is this episode of ARGIA?

This episode is 34 minutes long.

When was this ARGIA episode published?

This episode was published on October 6, 2025.

What is this episode about?

Deigarria egin zaigun aurkikuntza arkeologiko batekin hasi dugu saioa. Mina tratatzeko landarerik antzinakoena aurkitu dute Tafugalten, Marokon, egindako indusketetan. Ephedra (Ephedra sinica) da sendabelarra eta prehistoriako medikuntzaz, hau da,...

Can I download this ARGIA episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!