EPISODE · Dec 16, 2021 · 57 MIN
O no será-Edo ez da izango : Durangoko azoka
from O no será
Pasa den astean, urtero ospatzen den Durangoko azoka izan dugu. Urteroko hitzordua, aurten modu misto batean egin dena, alde batetik bertaratzeko aukera emanez, baina pasa den urtean egin zen bezala, online bidezko denda irekiz ere. Gaurkoan Edo ez da izango irratsaiora ekarri nahi izan ditugu zenbait gomendio. Liburua hartu, eseri lasai, musika jarri, ireki liburua eta aurrera… Eider Rodriguez-en Eraikuntzarako materiala nobelan jartzen duen bezala… ‘Aitak esan zidan norbait benetan garbia den jakiteko bere liburuak miatu behar direla, hor zegoela norberaren funtsa. Bakardadean irakurtzen baita eta bakardadean garelako benetan garena´. Goazen izatera, beraz. Hona hemen irratsaiora ekarri ditugun idazleak: Uxue Apaolaza “Bihurguneko nasa“ Eider Rodriguez “Eraikuntzarako materiala“ Marta Venceslao Pueyo, Mar Trallero eta Genera “Putas, Errepublika eta iraultza” Dom Campistron “Bekatorosak“ Ane Labaka “Algara mutilatuak“ Igone Mariezkurrena Fernandezkaz eta Irantzu Pastor Ordoki “Lumineszenteak/Luminiscentes“ Leire Bilbao eta Maite Mutuberria “Barruko ahotsak“ Leslie Feinberg “Borrokalari transgeneroak” Tupust! zu! Musika: Anari: Vinu, cantares y amor Eneritz Furya: Beltzaile. Liher paradoxak Sara Zozaya, Lili #4 sara zozaya Loa, loa, laguna. Aura, egizo loto, loto.
Embed this episode
NOW PLAYING
O no será-Edo ez da izango : Durangoko azoka
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.