O no será-Edo ez da izango : Edo ez da izango | Drogak eta generoa episode artwork

EPISODE · May 3, 2021 · 59 MIN

O no será-Edo ez da izango : Edo ez da izango | Drogak eta generoa

from O no será

Drogen eta kontsumoen esparruan genero ikuspegia txertatzeak, gure imajinario sozial eta kulturalaren gaineko gogoeta sakona egitea eskatzen du. Honek, ariketa konplexu bat egitea ere badakar, hala nola, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunei, genero-estereotipoei eta desparekotasunari lotuta ikasi ditugun zenbait kontu zalantzan jarriz. Gogoeta hori, egiturazko desorekak ikustarazteko eta kontrajartzeko baliogarria izango da. Esan beharra dago, urte hauetan zehar, kontsumoen eta indarkeria matxisten arteko harremana oso agerikoa bilakatu dela. Arreta berezia jarri behar zaio gaueko aisialdian sortzen diren arriskuei, askotan arrisku horiek ikusezinak, isilduak edota normalizatuak izaten baitira. Arrisku horiei erreparatuz, are kezkagarriagoa bihurtzen da sustantzien kontsumoekin zeharkatua dagoenean, biolentzia justifikatu eta erru-karga emakumeengan jartzen baita. Gaur egungo errealitate honi buelta emateko, premiazkoa iruditzen zaigu. kontsumitzaileekin lan egiteko baliabideak sortu eta hauek martxan jartzea. Ez dugu ahaztu behar, indarkeria sexualez gain, emakume kontsumitzaileek indarkeria ekonomikoak, psikologikoak, fisikoak, insitutzionala etabar luze bat ere sufritzen dituztela. Hau guztia gutxi balitz, oraindik ere oso presente dago kontsumitzaileen gaineko estigma, bereziki, emakumezkoen gaineko estigma. Emakume kontsumitzaileengan jausten den zigor soziala oso altua izaten jarraitzen du, beti ere emakumezko “irudi perfektutik” urruti geratzen baita. Gainera, kontsumo batzuk, bateraezinak dira feminitatearen espektatibarekin; eta horren ondorioak, hala nola, kulpa, lotsa etabar, emakumeengan jausten diren emozioak negatiboak dira. Errealitate hori aintzat hartuz, drogen eremuan, genero ikuspuntuak garrantzi berezia duela argi geratzen da. Honetaz gehiago sakontzeko, gaurkoan Ailaket!! eko bi kide ditugu gurekin.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published May 3, 2021

Embed this episode

NOW PLAYING

O no será-Edo ez da izango : Edo ez da izango | Drogak eta generoa

0:00 59:47

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of O no será?

This episode is 59 minutes long.

When was this O no será episode published?

This episode was published on May 3, 2021.

Can I download this O no será episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!