EPISODE · Nov 23, 2021 · 53 MIN
O no será-Edo ez da izango : Indarkeria instituzionalaren adibide bat, APASOSen kasua
from O no será
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ate joka daukagun honetan, biolentzia instituzionalaren gaiari helduko diogu. Biolentziak hamaika aurpegi ditu, baina honen iturburua instituzioetan datzanean, azaroaren 25aren bueltan diskurtso eta kolore morez azaltzen zaizkigun horiek beraiek erantzule edota konplize direnean, are larriagoa eta salagarriagoa dela deritzogu. Horregatik, gaurko irratsaioan biolentzia instituzionaleko kasu zehatz bat ekarri nahi izan dugu uhinetara eta APASOS txakurtegian gertatutako sexu abusuak salatu dituztenei ahotsa eman diegu. Txakurtegi horretan boluntario lanetan zeuden 7 emakumek udal-txakurtegiko langile gizon baten aldetik sexu-abusuak, umiliazioak eta tratu iraingarriak jasan zituztela salatu zuten. Gasteizko udalak, eraso horien jakitun izan arren, emakumeen hitza zalantzan jarri du eta ez ditu ez lagundu ezta babestu ere egin. Saio honetan bi gonbidatu izan ditugu: alde batetik, Nuria Pérez-Cárcamo APASOS animali babeserako elkarteko lehendakaria. Eta bestetik, Alejandra Codesal Celorio Gasteizko Mugimendu Feministako kidea.
Embed this episode
NOW PLAYING
O no será-Edo ez da izango : Indarkeria instituzionalaren adibide bat, APASOSen kasua
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.