EPISODE · Jun 21, 2022 · 1H 1M
O no será-Edo ez da izango : Sortu bandak, emakumeok*!
from O no será
Borrokatzen baduzu galdu dezakezu, ez baduzu borrokatzen galduta zaude. Rote Zora Rote Zora emakume eta bolleren antolakundera gerturatu gara irratsaio monografiko honetan. Batzuok ezagutuko dituzue, beste batzuok ez. Agian beraiek erabilitako lelo batzuk ezagutuko dituzue edo ekintzaren bat. Talde honetara gerturatzeko aprobetxatu dugu iaz Suelta la Olla magazinerako egindako elkarrizketa, Zinegoaken aurkeztutako dokumental baten harira “Frauen bildet Banden. Eine filmische Spurensuche zur Geschichte der Roten Zora” (Sortu itzazue bandak, emakumeok! Rote Zoraren historiaren aztarnen bila). Christine, Las Otras, bollera eta emakumeen zinema kolektiboko kideari egindako elkarrizketa entzungo dugu, Onoserako kidea den Amaiaren ahotsarekin. Azaroaren 25eko irudia. Elkarrizketa alemanez grabatu zen eta lan handia egin dugu bikoizteko, hala ere norbaitek originala entzun nahiko balu gurekin harremanetan jartzea (onosera.halabedi@gmail.com). Elkarrizketaz gain, Rote Zoraren inguruan gaztelaniaz argitaratutako liburu batera gerturatu gara eta horren zati batzuk irakurri. Eta saioa girotzeko Folk this! taldearen Rote Zora, Haizeatxo-ren Nire lagunek bai, Pottors ta klito-ren Autodefentsa feminista eta Sookee-ren Q1. Rote Zoraren inguruan gehiago ezagutzeko ekainaren 28an 17:oo dokumentalaren proiekzioa egingo dugu Hala Bedi ondoko lokalean, Zaharraz Harroren baitan eta ondoren elkarrekin joango gara E28J-ko manira.
Embed this episode
NOW PLAYING
O no será-Edo ez da izango : Sortu bandak, emakumeok*!
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.