O no será-Edo ez da izango : Zubi guztien gainetik! episode artwork

EPISODE · Mar 1, 2021 · 56 MIN

O no será-Edo ez da izango : Zubi guztien gainetik!

from O no será

Gasteizko zapien ekimena/ EH Emakumeen Mundu Martxa. Gaurko irratsaio honetan, pasa den asteko saioari jarraipena emateko, urritik abian den Mundu Martxako dinamika izango dugu mintzagai. Gaurkoan, baina, ez dugu honen sorrera, historia eta nazioarte mailan izandako ibilbidean sakonduko, horretan sakontzeko jo ezazue otsailaren 22ko saioaren podcastera. Hemen, Euskal Herrian, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak Nazioarteko V. ekintzaren harira otsailetik abiatu duen dinamikaren nondik norakoak aztertuko ditugu: Zubi guztien gainetik, MUGARIK EZ! TRANSNAZIONALIK EZ!/ Resistimos para vivir, marchamos para transformar! lelopean burutu dena eta datorren hilaren 6an Hendaia eta Irun lotuko dituen mobilizazio batekin bukatuko dena. Antolatzaileek adierazi duten bezala, martxoaren 4a baino lehen izena ematea komeni da Emakumeen Mundu Martxaren web gunean dagoen formulario hau betez. Bestetik, pasa den larunbatean Gasteizko ekimenean izan gara eta bertan parte hartzaileen eta antolatzaileen adierazpenak bildu ditugu. Horrez gain, V.ekintza honen berri emateko, izandako esperientziak kontatzeko eta Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren lana azaltzeko, bertako kide bat izango dugu gurekin, Garazi Goienetxea. Irratsaioan zehar jarritako kantak hurrengoak izan dira: Perlak taldeak Emakumeen Mundu Martxako Karabana feministarako egindako “Bandera moreak”, gure irratsaioko sintonia dena. Micek Feministon Herrirako egindako “Bizia arnas” kanta. Zarys Falcon eta las Andreína Jolinek EHko EMMren V. ekintzarako egindako “Mugitzen garenak garelako”. Tremenda Jauría, La Basu eta Aneguriaren “Akelarre” kanta. The post Zubi guztien gainetik! appeared first on Hala Bedi.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Mar 1, 2021

Embed this episode

NOW PLAYING

O no será-Edo ez da izango : Zubi guztien gainetik!

0:00 56:44

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of O no será?

This episode is 56 minutes long.

When was this O no será episode published?

This episode was published on March 1, 2021.

Can I download this O no será episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!