EPISODE · Dec 16, 2014 · 1H 2M
OKS 2014 Herritarren sarirako hautagaiak
from Podcast OK Magazinea
2014. urte amaiera honetan ere, Oñatiko Udalak Kirol Sariak emango ditu. Urtean zehar nabarmendu diren kirolarien, eta kirolaren inguruan lan egiten duten eragile, teknikari eta laguntzaileen lana eta esfortzua aitortu nahi da ekitaldi honen bitartez. Ostiralean izango da sari-emate ekitaldia 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ohiko sariez gain, bigarren urtez herritarren saria emango da. Herritarrek urteko kirolaririk onena hautatzeko aukera izango dute. Aurtengorako baina, hiru kirolari proposatu ditu epaimahaiak. Iokin Garai mendi lasterkaria, Mikel Ugarte triatleta eta Arianna Burgos gimnasta. Hirurek denboraldi bikaina burutu dute proba ezberdinetan lorpen garrantzitsuak eskuratuz. Atzo arratsaldean Oñati Irratian elkarrizketatu genituen.
Embed this episode
NOW PLAYING
OKS 2014 Herritarren sarirako hautagaiak
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.