EPISODE · Dec 16, 2013 · 1 MIN
OKS Herritarren saria
from Podcast OK Magazinea
Beste urtebetez, 2013. urte honetan ere Oñatiko Kirol Sariak emango ditu udalak. Aurten gainera, ohiko sariez gain, berritasunak egongo dira. Izan ere HERRITARREN SARIA emango baita lehen aldiz. Hau da, herritarrok ere urteko kirolaririk onena hautatzeko aukera izango dugu, epaimahaiak proposatzen dituen hautagaien artean. Hautagaiak Josune Odriozola igerilaria, Gorka Guridi motor-gidaria, Aitor Otamendi Raid abenturetako kirolaria eta Iban Letamendi mendi lasterkaria dira. Guztiek ere denboraldi bikaina burutu dute, Euskal herri zein Estatu mailan lorpen garrantzitsuak eskuratuz. Gaur iluntzean Oñati Irratian elkarrizketatu ditugu.
NOW PLAYING
OKS Herritarren saria
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
Mar 26, 2026 ·1m
Jan 2, 2026 ·47m
Dec 21, 2025 ·46m