Skip to content
Pascal Brutal episode artwork

EPISODE · Jul 4, 2013 · 4 MIN

Pascal Brutal

from Podcast Obabako Testiguak

Frantzia… Etorkizuna… Iritsi gabeko egunen lanbro ukiezinean barna, ez da gauza handirik atzematen… Bai… Hots lauso bat: 1992 adidas torsion zapatilena asfaltoaren kontra… Eta distira iheskor bat lainopean: zilarrezko eskumuturreko bat, “Pascal” idatzia duena… Eskumuturreko honek badu bere jabea: PASCAL BRUTAL!!!!!!!!!! Bai, tontoarena pixkat egin ondoren, gaurkoan azken urteetako Frantziako komikigintzako pertsonajerik handienari buruz arituko naiz: Pascaaaal Brutaaaaaaal!!!!! Nire komikigile frantses kuttunenak, Riad Satouff-ek, mende honen lehen hamarkadaren amaiera aldera publikatutako trilogian biltzen dira Pascal-en abenturak: “Pascal Brutal, gizontasun berria”; “Pascal Brutal, Ar menperatzailea”; eta “Pascal Brutal, indartsuenak baina Imajina ezazue: Iban Zaldua eta Santi Leoné frantsesak balira, eta Xabinaitor komikiaren baliokide frantses bat eskuz esku idaztea otuko balitzaie -zientzia fikzio dosi txikiak iparraldera begira dagoen umore sotilarekin nahasiz-, ziur naiz emaitza Pascal Brutal-en antzeko zerbait Pascal Brutal etorkizun hurbilean kokatutako ukronia bat da: etorkizun hurbil honetan, Frantziako presidente Alain Madelin neo-faxista da; gizarte frantsesa, gizarte ultra liberal eta lehiakorra; eta Pascal, gizarte gogor horretara egokitutako idisko garaiezina (harrapari nekaezina, indartsuetan indartsuena, gizonetan gizonena…). Egundoko gorputz honen baitan, ordea, ez da goitik beherako gizonik bizi, sen primarioa ezkutatu ezin duen nerabe naif bat, samurtasun eske dagoen ume bat baizik. Eta desoreka honek egiten du, niretzat behintzat, Pascal Brutal hain maitagarri. Abentura basati, gorabeheratsu, lizun eta ganberroz josita daude hiru albumak: bere jaiotzaren kontakizuna da horietako bat (amaren sabeletik bere kasa atera baitzen gure Pascal); amaren mutil-lagunari muturra txikitzen dionekoa ere ez da makala; edota gizonak ere desiatzen dituela bere buruari ezkutatzeko, egun berean 49 emakumerekin oheratzen denekoa; etorkizuneko Algeriara lagun musulman batekin bidaiatzen duenekoak ere badu mamia (ukronia honetan, Algeria Estatu Arabe Bateratuen baitan dago, eta arabiar estatu hau energetikoki independientea izateaz gain, aurrerakoia da eta ortodoxia islamistatik erabat aldenduta bizi da; hau, noski, ez dakite ez Pascal-ek ez bere lagun musulmanak…). Pascal Brutal irakurri bitartean gizontasun klixe katoliko-mediterraneoaz trufatzeko parada izango du irakurleak; aitortzen dizuet ni behintzat barrez lehertu naizela behin baina Egoerei ironia eta umorearekin buelta ematen aditua den autore honek komikiaren baliabide guztiak jartzen ditu barre algaren zerbitzura eta baita, noiz edo noiz, ausnarketaren (ausnarketa arinaren) zerbitzura ere. Beraz, laburbilduz: ahaztu liburukoteak, ahaztu mila orrialdeko best-seller-ak; hondartzarako, entzule, Pascal Brutal –en parekorik ez da! Mutilak zinera lagun batzuekin doala esan dizula? Neska unibertsitateko liburutegian ikasten gelditu dela berandu arte? Gutxi fida, txo: Pascal-ek izango du zangolatrau, edozein diskoteketako komunetan. Errugby-ko jokalari indartsuena eta neskarik pinpirinena ere ezin baitira Pascalen gizontasun Belgika emakumekrazia autoritario baten menpe bizi da, eta estatu arabeek, elkarren artean batu ostean, gizarte justu, moderno eta aurreratu bat osatu dute. indartsueni, barregarrienari, hunkigarrienari buruz Zein den Pascal Brutal?

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jul 4, 2013

Embed this episode

Ready to play

Pascal Brutal

0:00 4:17

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Podcast Obabako Testiguak?

This episode is 4 minutes long.

When was this Podcast Obabako Testiguak episode published?

This episode was published on July 4, 2013.

Can I download this Podcast Obabako Testiguak episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!